Egilea
MARÍA CAÑAS
Data
Ekainak 21, 22 eta 23
Epea
Ekainak 13a arte
Norentzat
Ikus-entzunezkoen sorkuntzan, nahasketaren kulturan eta interneten interesa duten ikasle eta artistentzat. Gehienez, 20 parte-hartzaile.

MARIA CAÑAS. Ikus-entzunezko birziklapena eta iruindarren arteko bideo-gerrilla.

Martxoak 8 San Fermin tailer esperimental eta aktibatzaile bat da, iruindarren idiosinkrasia topikoa – tipikoa eta Sanferminak nola hackeatu jakiteko. Hainbat lan tresna erabiliko ditugu, hala nola bideo-gerrilla, nahasketa-bideo apropiazionista, “risastencia”, artea kalean eta aktibismoa, irudi herrikoiak eta artxiboa ondare gisa, eta kultur sorkuntzako gailu kolektiboa.

Irudi banku – ikus-entzunezko magma bat sortzen dugu, kritikoa eta sortzailea, hirian eta Sanferminetan sortzen diren hibridazioez, heterodoxiez, erresistentzia poetikoez, ikuspegiez eta pilpirez.

Hiri berrasmatzeaz gain, iruditeriak eraikiko ditugu zinemaren, collagearen, jolasaren, surrealismoaren eta hausketaren bidez. Parte-hartzaileak beren inguruneaz, memoriaz nahiz Iruñeko orainaz eta etorkizun amestuaz arituko dira hausnarrean eta bideogintzan.

Sanferminetan, halako marra mehe bat dago hainbat ezaugarriren artean: bakanala, erlijioa, moral bikoitza, dibertsioa, probokazioa, exhibizioa, desinhibizioa, erasoa… Hortaz, hona hemen tailerrean landuko dugun gai nagusietako bat: emakumeek bakarrik jaiotan sufritu dituzten sexu erasoak nahiz abusuak ahalmenez, alaitasunez eta egoera aldatuz neutralizatzea. Beraz, bazterrak astintzea, animatzea eta zalantzan jartzea, “risastencia” eta “chochete videns power” erabilita.

 

 

IZENA EMATEA

Izena emateko kuota: 15

Tailerrean parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da

Ekainaren 16an jakinaraziko da nork parte hartuko duen.

 

María Cañasen gainean

María Cañas, La Archivera de Sevilla, La Virgen Terrorista del Archivo, ikus-entzunezkoetako ikonoklasta, basati mediatikoa eta buru-gogoen piromanoa. Bideo-gerrillan dihardu, eta tipikoetan nahiz generoetan sartzen da, denak leherrarazteko. Animalario TV Producciones, www.animalario.tv zuzentzen du, hau da, sorkuntza eta formakuntza gune bat da hainbat gauza sustatzeko, hala nola pentsamendu kritikoa, birziklapenaren kultura librea, apropiazionismoa, eta artearen esperimentazioa. Bere lanaren bidez, distrakzioari egiten dio aurre, hazkuntza pertsonalaren bila eta barne sua landu nahian. http://www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-maria-canas/3302145/