PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA
Musikarik gabe dantzatu daiteke? eta hankak mugitu gabe? gorputz osoarekin marraztu daiteke? galdera hauek eta beste batzuk izan dira Paz de Zigandako ikasleekin erantzuten saiatu garenak. Yvonne Rainer eta Trisha Brown dantzariak izan ditugu erreferente eta Oier Zuñiga artistaren laguntzarekin gure gorputza eta marrazketaren mugekin jolastu dugu.