UHARTEAN

#gorputzafectos2 podcast-a

María Rosónek Madrilgo Complutense Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean egiten du lan, ikertzaile eta irakasle gisa. Espainiako XX. mendeko kultura-materialen ikerketan oinarritzen da bere lana, ikuspegi feministatik eta genero-ikasketetatik.Podcast honetan lehen frankismoko kultura bisualari buruz genero-ikuspegitik egindako ikerketaz hitz egiten digu. Maríak artearen historiako material kanonikoei aurre egiten die, kultura materialean ere murgiltzeko eta frankismo garaiko genero-identitateak modu konplexuagoan aztertzeko.

Kredituak:
+ 2021eko urtarrilean “Ahotsa pieza esperimentalen konposizioan” Zero Azpitik tailerrean masterreko ikasleek egindako soinu-piezak.
+ Eskerrik asko masterreko ikasleei podcast honetarako egindako irakurketengatik.