Data
Apirilak 8
Ordua
18:00etan
Sarrera
Librea

María Mur kultur kritikaren eta «Habitación: zazpi» erakusketako artisten arteko topaketa. «Habitación: zazpi» 2021ean Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuaren arte plastiko eta bisualetarako laguntzen programaren onuradun diren proiektuei eskainitako erakusketa da. Solasaldia apirilaren 8an izango da 18:00etan eta publikoari irekia izango da.

María Mur editorea da Bilboko San Frantzisko auzoko (Consonni) argitaletxe eta kultur gune independentean, eta 1999. urtetik lan egiten du bertan. 1996. urtetik aurrera, kultura kritikoa ekoitzi eta editatzen du Consonnik. Gainera, Murrek idatzizko eta ahozko hitza erabiltzen du bere formatu guztietan, hainbat hedabidetan argitaratuz, kultur politikei, feminismoei eta kulturak esfera publikoa sortzeko dituen aukerei buruzko eztabaidetan lagunduz.