Izenburua
Mapamundistas 2023 | Atalasea
Data
2023
Sarrera
Izena emanda
Epea
Maiatzak 25ra arte
Norentzat
Deialdiaren xedean oinarritutako ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duen edozein eremutako artista edo kolektiboei.

Uharte Zentroak eta Mapamundistek MAPAMUNDISTAS 2023 “Atalasea” programaren parte izango den ikerketa artistiko bat egiteko deialdia ireki dute.

Deialdia, prozesua publikoarentzat irekiko duen ikerketa bat garatzera bideratuta dago. Parte-hartzaileak pertzepziotik, gorputz zein burutik jabetu ahal izateko, ariketak asmatu eta praktikan jartzea izango da ikerketaren xedea. Horrela, proposamen artistikoak inguratzen gaituena atzemateko dugun gaitasunaren katalizatzaile gisa jardungo du.

Saio hauek Uharte Zentroan zein Uharteko edo Iruñeko espazio publikoan egin ahal izango dira, eta MAPAMUNDISTAS 2023 “Atalasea” jaialdiaren parte izango dira.

 

MAPAMUNDISTAS-I BURUZ

MAPAMUNDISTAS ekimena 2007tik geroztik, udaren bueltan Iruñeako eta inguruko kultur gune ezberdinetan, garatzen den arte garaikideko programa bat da. Edizio bakoitzak gai ezberdin bat jorratzen du, eta honek, jaialdia osatzen duten erakusketak, topaketak, proiekzioak eta tailerrak artikulatzen ditu.

“Atalasea”, MAPAMUNDISTAS 2023 pertzepzioaren mugetan kokatzen da, munduko fenomenoak agertzen edo desagertzen diren tokian alegia. Begiradaren eta entzumenaren pedagogia baten bidez, MAPAMUNDISTAS 2023k prozesu artistikoekin lan egin nahi du, hauek, arreta landu eta pertzepzio bibragarriaz gozatzeko gonbidapen moduan ulertuz, eta beste ikuspegi edo garai batetik eginez, gure begiratzeko, pentsatzeko eta jarduteko moduak eraldatu ahal izateko.

www.mapamundistas.com

Edizio honetan parte hartu duten artistak: Anna Dot, Inés García, Aurélien Mauplot, Alberto Arkitriz, Damaris Pan, Eulalia Valldosera eta Irene Zottola.

 

NORI ZUZENDUA

Deialdiaren xedean oinarritutako ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duen edozein eremutako artista edo kolektiboei.

 

ZER ESKAINTZEN DA

    • 1.300 € (zergak eta atxikipenak barne), ordainsari gisa. Erdia proiektuaren hasieran emango da, eta beste erdia amaierako memoria aurkeztutakoan.
    • 1.000 € (zergak eta atxikipenak barne) proiektua gauzatzeko gastuengatik (balizko laguntzaileen ordainsariak, materiala).
    • 700 € bidaia-gastuetarako, ostatuetarako edo dietetarako.
    • Uharte Zentroko eta Mapamundistas taldeak proiektua garatzen laguntzea.
    • Uharte Zentroko lan-espazioa.

* Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean formalizatu beharrik gabe), prestazio horiek kolektiboak izendatutako ordezkari bati esleituko zaizkio, edo kide guztien artean banatuko dira.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2023ko maiatzaren 25ean.Hautaketa deialdia itxi eta gehienez ere, hilabete bateko epean jakinaraziko da.
MAPAMUNDISTAS jaialdiaren datak: 2023ko irailak 7-urriak 30.
Proiektuaren iraupena: 2023ko irailaren 18tik urriaren 15era.
Memoriaren aurkezpena: 2023ko urriaren 20a.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuak Uharte Zentroko lantaldearen eta Mapamundistas lantaldeko komisarioa den Alexandra Bauresen artean hautatuko dira:

      • Proiektuaren kalitate artistikoa.
      • Proposamenak 2023ko Mapamundistas ekimenak landuko duen gaiarekin duen interesa.
      • Dauden baliabideak kontuan hartuta, proiektuak daukan bideragarritasuna.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko Uharte Zentroaren webguneko inprimakia bete behar da.

Bertan dokumentu bakarra erantsi behar da PDF formatuan (izena_abizena.pdf, max. 5mb), honako hauek barne:

  • Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia (gehienez 500 hitz).
  • Garatu beharreko proposamena, tokiko testuingurua kontuan hartuko duena (gehienez 2 orrialde).
  • Proposamenarekin lotutako edota aurretik egindako lanen irudiak, proiektua errazago ulertzeko (bideoen kasuan, estekak jarri) (gehienez 10 orrialde).
  • Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma (gehienez 2 orrialde pertsona bakoitzeko).

* Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.

Zalantzak helbide elektroniko honetan argituko dira: coordinacion@centrohuarte.es, gaian “Convocatoria Mapamundistas Deialdia” adieraziz. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak egiteko epea deialdia itxi baino bost egun lehenago amaituko da.

 

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzen direla esan nahi du:

    • Laguntza horiek jasotzea bateragarria da beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, betiere diruz lagundutako gastuak ez badira Uharte Zentroak bere gain hartutakoak.
    • Proiektua dosierrean azaldu den moduan gauzatzea. Funtsezko edozein aldaketa Mapamundistas ekimeneko lan taldeari eta Uharte Zentroari jakinarazi beharko zaie.
    • Hautatutako lanak baimenduaren jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak eta Mapamundistas ekimenak online edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango dute proiektu osoa edota haren zati bat, betiere bakoitzaren baimenak aipatuz. Uharte Zentroak eta Mapamundistas-ek deialdi honen harira sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko dute.
    • Proiektuak argitalpenak, web-orria, bideoak eta abarren edizioa eskatzen badu, adierazi beharko da proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela esaldi honekin: Proiektu honek Uharte Zentroa y Mapamundistas/Proiektu honek Uharte Zentroaren eta Mapamundistasen laguntza jaso du, bai eta Uharte Zentroaren eta Mapamundistas jaialdiaren logoa ere. Uharte Zentroak logotipoak behar bezala sartzeko baimena eman beharko du.
    • Jokabide arrazistak, homofoboak, gatazkatsuak edota matxistak izatea, eta, oro har, giza duintasuna urra dezakeen beste edozein jokabide, laguntza berehala bertan behera uzteko arrazoiak izango dira.
    • Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat aurkeztu beharko da (irudiak edo bideoak barne).

*  AZKEN MEMORIA ADIERAZITAKO DATAN EZ AURKEZTEAK LAGUNTZA GALTZEA EKARRIKO DU.*

OINARRIAK 2023