Izenburua
MAPAMUNDISTAS 2018, Imnóvil
Epea
Deialdi itxiera, ekainak 18
Norentzat
Nafarroako edo Nafarroan bizi diren artistei zuzendua

Uharte Zentroak MAPAMUNDISTAS taldearekin elkarlanean, proiektu artistiko bat ekoizteko egoitza bat eskaintzen du, lana, irailaren 21etik, urriaren 28ra ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan egongo da.

Bukaerako obrak edozein formatu izan dezake eta edozein euskarri (irudia, bideoa, soinua, instalazioa, dantza, performancea, testua, eskultura, margoa, artxiboa, etab.) Ziudadelako Mistoen Hiriartea pabiloiko lehenengo solairuan egongo da ikusgai beste artista batzuen lanekin batera.

Inmóvil MAPAMUNDISTASen 2018ko proiektua da. Programa honekin, mugimenduaren geldiunea esploratu nahi da. Posible al da gaur egun gelditzea eta ekintzari ezetz esatea? Sistemaren presiopetik atera eta “Nahiago nuke ez egitea”, Herman Melvilleren pertsonaiaren Bartleby eskribauaren hitzak errepikatzea?

Edizio hau osatuko duten lan artistikoak etenaldi, erlaxazio, jolasaldi, behaketa edo greba egoeretan finkatuko dira. Etenaldi une hauek erraztu edo zailtzen dituzten gorputzen keinuak eta arkitekturak aztertuko dituzte eta denboraren erabileran jokoan dagoenaren inguruan hausnartu.

NORI ZUZENDUA

Edozein alor artistikotik datozen lekuko artistei zuzendua (Nafarroan jaioak edo bizilekua bertan dutenak)

ZER ESKAINTZEN DA

  • 1.800 € ekoizpenerako

  • 1.200 € ordainsaria

  • Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera

  • Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitza

  • MAPAMUNDISTAS 2018 erakusketa kolektiboan lana ikusgai jartzeko espazioa. Ekimen bat izatekotan, erakusketaren beste gune batzuk erabili ahal izanen dira.

 

Obra erakusgai jarri daiteken espazioa 3 panelen artekoa da, dimentsioak: 1 de 2,6 m (garai) x 4 m (zabal) eta 2,05eko 2 m (garai) x 3,67 m (zabal)

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: ekainak 18

Hautapenaren jakinarazpena: ekainak 22

Obra bukaera: irailak 7

Egoitzaren iraupena: ekainaren 20a eta irailaren 7a artean 4/6 astez ( zentroak ziurtatuko dizu data, eta malgutasuna, proiektuaren beharren arabera izango da)

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

– Proiektuaren kalitatea

– MAPAMUNDISTAS 2018 gaiarekiko eta erakusketa gunearekiko egokitasuna

– Proiektua aurrekontu eta denbora aldetik egiteko modukoa izatea

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izen emate formularioa bete eta atxiki, gehienez 5Mbko pdf bakarrean atal hauek dituen dokumentua:

  • Kontzeptua

  • Ezaugarri teknikoak

  • Zure aurreko lana eta tratatzen den gaiaren arteko harremana

  • Irudiak, zirriborroak edo dokumentazio osagarria

  • Kronograma

  • Ekoizpen gastuen aurrekontua (gehienez 1.800€)

 

Mapamundistas egoitzaren oinarriak pdf-an

Mapamundistas kartela pdf-an