Ezkaba IP – Lehen Hezkuntza 3. maila
Gure bizitza marrez osaturik dago, baina batzuetan marrek arazoak sortu ditzake, batez ere, “mamu marrak” direnean. Mugetan pentsatu dezagun adibidez edo bazterkeria sortu dezaketen beste marra ikustezinetan.
Leire Urbeltz artistaren laguntzaz ideia hauek lantzeko tradizionalki genero bitarrei lotuak izan diren kolore arrosa eta urdinaren anbiguazioarekin jolasten dugu, taoismoaren yin yang ideiarekin alderatuz. Azkenean pankarta handi bat sortzen dugu eta aukeratu dugun lelopean manifestatzen gara.