CRISTINA MARTÍNEZ
Esperientzia, musika esperimentaleko pieza bat sortzeko prozesuan.
Proiektu honek ekitaldi honetara hurbiltzen diren pertsona guztiekin bizitzea du abiaburu. Artea esperimentatzeko sorkuntza-prozesu batean parte hartu eta esploratzeko esperientzia bat izanen da, betiere soinuarekin ikus-entzunezkoekin, jokoarekin, zoriarekin, inprobisazioarekin eta sorkuntza-prozesuarekin lotua.
Prozesuaren baitako atal garrantzitsu gisara, proposamen bat egonen da bere bitarteko teknologikoekin elkarreragin nahi duen pertsona bakoitzarentzat, maila pertsonaletik (mikro) abiatuta osotasun bat (makro) sor dezan. Halako fusio edo uztarketa bat izanen da bakoitzaren esperientzien artean, piezaren osagai izanen den elementu bat sortzeko.