Uharte Zentroak, ezproguirekin lankidetzan, bi artistentzat aterpearen ideiatik abiatzen den egoitza bat eskaintzen du, baso baten oihaneztapenaren materialtasuna aztertzeko.
loya(ezprogui) egoitzak edozein disziplinetako bi artista Loiako hondakinen inguruan lan egitera gonbidatzen ditu bi astez. Egoitza aterpearen ideiatik abiatzen da eta esperimentazio materialari eskainitako denbora eta espazio moduan azaltzen da.
loya(ezprogui) aterpe bat eraikitzea proposatzen du, Bizkaia ibarraren basoaren oihaneztapenaren materialtasunera hurbiltzeko modu gisa. Orain dela gutxi, haraneko bizilagunek eremuak ematen zizkien baliabideak zentzuz aprobetxatzen zituzten eguneroko zereginak eta nekazaritza-lanak burutzeko. Baita, zergatik ez, bizitza erosoagoa egiteko edo entretenitzeko ere: ezpel adartxoz egindako tenedore bat; argiztatzeko pinuzko zuziak; tximistetatik babesteko haritzez egindako gurutzeak edo kantatzen ibiltzeko kanaberazko txirula bat. Isolamenduak eta lur hauen gabeziak biztanleak haien adimena zorroztera eta belaunaldiz belaunaldi inguruan erruz aurkitu zitekeenaren erabilgarritasuna transmititzera behartzen zituen. Gaur, baliabide hauetako batzuk desagertu eta bertze batzuk ugaritu egin dira. Pinuaren monolaborantzak dena inbaditu du, mendi-hegalak, muinoak eta sakanak; hala ere, jendegabetua izan aurretik lurra nolakoa zen erakusten duten gotorleku batzuk irauten dute oraindik.
Egoitzak iraun bitartean, artista bakoitzak kanpotik ekarritako 5 material edo objekturekin bakarrik egin dezake lan aterpearen eraikuntzan. Aterpea lurraldera behatzailea, jakin-minezkoa eta kuriosoa den jarrerarekin hurbiltzeko aitzakia bihurtzen da, baita inguruak eskaintzen dituen materialekin esperimentatzeko aitzakia ere. Egoitzan zehar, artistek haien praktika eta interesetan sakontzeko aukera izanen dute Bizkaia ibarraren duela gutxiko historia eta errealitatearekin harremanean. Horretarako, egoitzaren parte den taldearen segizioa eta laguntza izanen dituzte aldiro.
ZER ESKAINTZEN DA
- loya(ezprogui) egoitzak aterpearen ideia eta oihaneztatze prozesuan dagoen basoaren materialtasuna esploratzean interesa duten edozein disziplinetako bi artistei bizilekua eskaintzen die.
- Plaza bat Nafarroan jaiotakoak diren, bertan bizi diren edo lurraldearekin harremana duten artistentzat gordetzen da eta bertzea edozein jatorrikoak diren artistentzat dago erreserbatua.
- Artista bakoitzak 1000 € jasoko ditu ordainsari gisa, mantenu eta ekoizpen gastuak ere ordaintzeko zuzenduak daudenak.
- Gainera, 400 €-ko laguntza gordeko da bidaien gastu posibleak ordaintzeko. Egoitzaren parte den taldeak ostatua eta inguruko lekualdaketak emanen ditu.
- Ezporogin dauden bitartean, artista egoiliarren lana bultzatzeko, informatzeko eta kokatzeko helburuarekin bertakoak diren agenteekin bi bitartekaritza egitea aurreikusten da.
EGUTEGIA
- Deialdiaren amaiera: 2024ko maiatzak 20
- Deialdiaren ebazpena: 2024ko maiatzak 31
- Egoitzaren iraupena: 2024ko irailak 2tik 15era
Hautagaitzak Uharte Zentroaren taldeko kide batek eta Aetona Elkarteko bi kidek osatutako batzorde batek baloratuko ditu. Erabakia aukeratutako artistei komunikatuko zaie posta elektroniko bidez eta geroago sareetan iragarriko da.
Oinarriak osorik hemen
Eskaerak Uharte Zentroaren web inprimaki bidez: izena emateko esteka Argibideak eta kontaktua: ae.ezprogui@gmail.com
Proiektuaren webgunea: www.ezprogui.com