Apirilaren 20an, museoetako eta arte eta kultura zentroetako 57 liburutegik hiriak liburuz beteko ditugu Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira. Uharte Zentroak beste zentro eta museo batzuekin elkarlanean bookcrossing esperientzian parte hartuko dugu berriz ere eta diziplina desberdinetako liburuak askatu ditugu gure eraikinaren inguruan.

Horrela bada, interesa duten irakurleek liburu horietako bat hartu dezakete eta irakurri, munduko beste gune batean askatzeko baldintzarekin. Askatuko diren liburu guztiek etiketak bereizgarri bat dute, irakurleari kanpainan parte hartzea errazteko behar diren jarraibide guztiak http://www.bookcrossing.com/mybookshelf webgunean daude eta bertan erregistratzea komeni da. Irakurleek, webgune horretan adierazi ahal izango dute non utziko duten jasotako alea. Ekimen honen xedeak irakurketa sustatzea eta kultura jakintza adar desberdinen ezagutzari hedapena ematea dira.

Twiterreko traolak:#LiburuarEneguna #DíadelLibro #BookcrossingMuseos

Jarduerari buruzko bideoa lotura honetan ikus dezakezue: