Izenburua
Leyre Goikoetxearekin topaketa
Egilea
Leyre Goikoetxea Martinez
Data
2021/04/16
Ordua
17:30
Sarrera
Librea

Apirilaren 16an, 17:30ean, Leyre Goikoetxea Martinez egungo artearen kritikariak eta komisarioak, publikoari irekitako topaketa egingo du 2020ko Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntza programako ekoizpen modalitateko proiektuak Habitación: 6+4 gunean erakusten dituzten artistekin.

Xabier Barriosen “Ma“, Jose Castiellaren “Apuntes para después del colapso/an endless congress“, Alvaro Gilen “De los sólidos platónicos a la fabricación de slime“, Irene Holguínen “Otro Archivo“, Alberto Oderizen “Preservar”, Irati Urrestarazuren “Metanoia” eta ProtoColectivo kolektiboaren “Relatovismo” dira obrak eta artistak.

Habitación: 6+4 apirilaren 18ra arte egongo da ikusgai, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:30era bisitatu daiteke.

 

 

Leyre Goikoetxea Martinez. Egungo artearen kritikaria eta komisarioa da. Artearen Historian lizentziatua eta Artearen Ikerketa eta Sorkuntza Masterra da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egungo artearen kudeaketan graduondokoa du Bartzelonako Unibertsitatean. Hainbat erakusketa komisariatu ditu eta arte garaikideari lotutako museo eta plataformentzat lan egin du, esaterako: Artium eta Arabako Foru Aldundia (Eskualdea); Bilboko Udala; MALBA-Buenos Airesko Arte Latinoamerikarraren Museoa (programa publikoak); Arteleku (artxibo-jardueren katalogazioa eta dokumentazioa), Komisario Berriak; Montehermoso Kulturunea; Koldo Mitxelena Kulturunera (Gipuzkoako artista berrien programa); Eremuak; MUSAC Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa; Bilboko Arte Ederren Museoa (Bildumen Saila); besteak beste.