Izenburua
Irudi digitala, trataera eta irteera prozedurak
Irakaslea
Ricardo Laspidea
Data
2019/02/18 - 2019/02/22
Ordua
17:00etatik - 20:00etara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2019ko otsailaren 11a arte
Norentzat
Artista, ikasle, sortzaile edo irudi digitalaren erabilera sortzaileetan interesa duten pertsonei zuzendua

Lantegiak, irudi digitalaren funtsa ulertu nahi du, hortik abiatuz, dauzkan sorkuntza aukerak aztertu eta eskuartean dugun proiektu edo lanaren arabera eskura dauden prozedurak ezagutzeko.

Alde batetik, trataera digitalaren prozeduran zentratuko da Photoshop tresna informatikoarekin, bestalde, euskarrira eramateko irteera prozesuen ikuspuntu teknikoan. Uharte Zentroko PrintLab-ak eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak ezagutuko ditugu irudi digitala eta honen trataerarako.

Inprimaketa” irteera aintzat hartuz, egokituko ditugu gure artxiboak. Formatu handiko Plotterrean inprimatutako obra amaitua izan, edo izan, ondoren irudiaren gainean lanean jarraitzea eskatzen duen edo prozesu landuagoa duen irudi bat.

Saio bakoitzak bi atal ditu:

  • Aurkezpen teoriko-teknikoa, bertan, eduki eta prozesu zehatzak planteatuko dira, sortzaileentzat adierazgarriak suertatu daitezke eta aukera zabalak eskaini ditzake.
  • Prozesuen garapen eta esperimentazio indibiduala, aurretik planteatutakoaren harira edo ekintza artistiko pertsonalagoa garatuz.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Artista, ikasle, sortzaile edo, irudi digitalaren tratamenduan eta eskaintzen dituen erabilera sortzaileetan interesa duen edonori zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIA

Otsailaren 18tik, 22ra

17:00etatik, 20:00etara

IZEN-EMATEA

Otsailaren 11a baino lehen webguneko formularioa beteta.

Izen-emate kuota: 20 €

RICARDO LASPIDEAREN INGURUAN

Arte ederretan lizentziatua da. Jarrera sortzaile diziplina anitza izanik, sortutako obra ere oso anitza da, irudi digitala bere sorkuntza artistikoaren elementu nagusi bihurtu du.

Profesional independente gisa egiten dituen lanen artean daude, argazki-moldaketa, diseinua, publizitatea, editorialen teknikaria, argazkigintza eta irudi digitalaren inguruko aldizkarietan lankidetza.

Irudiaren zerbitzurako bitarteko informatikoetan espezializatutako irakaskuntzan esperientzia du.

Kartela: Lantegi teknikoa Irudi digitala

Lantegi Teknikoa Irudi digitala, trataera eta irteera prozedurak – Txostena