Uharte Zentroko zuzendaritzak, komunitate artistikoak erabiltzeko ekipatzen ari garen lantegi berriak aurkezteko ate irekien jardunaldi bat antolatu du.
Zentroa, ekoizpen-zentro bihurtzeko eraberritze lanetan murgildua dago. Horretarako, eraikinaren lehenengo solairua, tresna tekniko eta teknologikoz ornitzen ari gara eta urtetik, urtera, eskaintza handitzen joango da.
Urriaren 4an, arratsaldeko 18:00etan ospatuko dugun ate irekien egunean, gure teknikariak, dauzkagun baliabideak eta funtzionamendua erakutsiko digu. Era berean, lantegietarako sarbidea eta espazio edo baliabideen erabilera nola bideratu azalduko dugu.