Izenburua
Uharteko Arte Garaikideko Zentroko bitartekaritza- eta hezkuntza-arduradun lanpostu baterako lan-eskaintza
Epea
2023/01/25

Uharteko Arte Garaikideko Zentroko bitartekaritza- eta hezkuntza-arduradun lanpostu baterako lan-eskaintza. Lanaldi osoko kontratazioa eskaintzen da, iraupen mugagabekoa eta 6 hilabeteko probaldiarekin.

Garatu beharreko funtzio nagusiak honako hauek izango dira: praktika artistikoekin pertsonak eta kolektiboak nahiz erakundea bera eraldatzeko espazioetan hitz egingo duten ikaskuntza-prozesuak sortzea; eta hezkuntza-praktikak ikertzea eta aztertzea, mugak zalantzan jartzeko, egiteko moduak birplanteatzeko eta gure praktika eta metodologia birplanteatzeko.

Honako hauek eskatzen dira: Gradua edo Lizentziatura Arteetan, Humanitateetan, Artearen Historian edo antzekoetan; gutxienez hiru urteko esperientzia frogatua kultura-erakundeetan hezkuntza-proiektuak garatzen eta kudeatzen; eta arte- eta ikus-hezkuntzako metodologiak eta teoriak ezagutzea hainbat hezkuntza-testuingurutan, hainbat publikori aplikatuta.

Lanpostuaren baldintza guztiak eta izena ematea (2023ko urtarrilaren 25a baino lehen) UPNA Fundazioaren plataforman: https://webfus.unavarra.es/portal/ofertatrabajo/SEL029872