Programazioaren eta jardueren koordinazio-lanak egiteko pertsona bat kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia
Arte garaikidearekin lotutako pertsona baten bila gabiltza, komunikatzeko gaitasuna, harreman pertsonaletarako trebetasuna eta taldean lan egiteko ahalmena duena.
ESKAKIZUNAK:
Prestakuntza akademikoa
– Derrigorrezkoa: Arteetan, Giza Zientzietan edo antzekoetan Gradua edo Lizentziatura izatea.
Osagarri-prestakuntza
– Kultura-kudeaketa, komunikazioa, ondarea, hezkuntza, bitartekaritza…
Hizkuntza-eskakizunak
– Derrigorrezkoa: Euskara C1 maila.
– Derrigorrezkoa: Ingelesa B2 maila.
Informatika
– Oinarrizko bulegotika.
– Barne-kudeaketarako tresnen ezagutza eta erabilera.
Lan-esperientzia
– Derrigorrezkoa: Gutxienez 2 urteko esperientzia kultur kudeaketan eta arte garaikidearekin lotutako proiektu kulturalen programazioan.
– Esperientzia kultur proiektuen koordinazioan, hezkuntza eta arte-bitartekaritzan, proiektu kulturalen hedapenean…
Beste eskakizun batzuk
– Arte garaikidearekin lotura izatea.
– Komunikatzeko gaitasuna.
– Harreman pertsonaletarako trebetasuna eta talde-lanerako ahalmena.
– Huarte Zentroaren lan-ildoekin bat etortzea.
ESKAINTZA:
- Kontratu modalitatea: Aldi baterako ordezkapen-kontratua.
- Lanaldia: Lanaldia osoa izango da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da, astelehenetik igandera bitartean.
- Soldata: 32.400 € gordinean urtean.
- Hasiera-data: 2025-03-02.
- Bidaiatzeko prestasuna: Bai.
EGINKIZUNAK:
Zuzendaritzaren menpe eta taldeko gainerako profesionalekin lankidetzan, programazioaren garapen egokirako beharrezko kudeaketak egingo ditu.
Garatu beharreko lanak:
-
- Zentroko erabiltzaileei arreta eta zaintza zuzena eskaintzea, izan ditzaketen behar desberdinetan.
- Urteko programazioaren kudeaketan zuzendaritzari laguntzea.
- Programazioko proiektuen eta jardueren koordinazioa, antolaketa eta jarraipena egitea.
- Prentsa, komunikazio eta programazioaren hedapen-lanak gainbegiratzea.
KONTAKTURAKO DATUAK:
fundacion.gestionempleo@unavarra.es
Izena ematea deialdi ofizialaren bidez egin behar da (hemen).