Mugimenduaren behaketan eta miaketan habitatu, gure gorputzarekin, beste gorputzekin eta espazio-denborarekin erlazioan.
Entzuteko, konplizitaterako eta jolaserako espazioetan bizi garela sentituz eta sortuz.
Mugitu-dantzatzeak elkarri begiratzea, horizonteak, lekuak eta bideak lotzea ere badakar.
Elkar ezagutu nahi dugulako egiten dugu dantza, gugan bizi dena sentitu, mugitzen gaituena sentitu. Gorputzari eta adimenari gure baitan bizi den mugimendua esploratzeko espazioa ematea bilatuko dugu, parte garen hurbileko horrekin gozatzeko eta konektatzeko, mugimendua leku sentigarri gisa.
Elkarrizketa bat sortuz, denok esperientziaren parte garen talde-entzuketa bat sortuz.
NORI ZUZENDUA
Mugimenduan eta bere ikerketan interesa duten pertsonei zuzendua, esperientzia izan edo ez.
7 urtetik beherako haurrak, lagunduta.
IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 6 €
Gehienez 15 lagun.
Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.
Inés Aubert Badilla
Costa Rican jaio nintzen eta 2017tik Iruñean bizi naiz, mugimenduaren arteetan lan egiten dut. Hainbat lekutan ibili naiz: dantzan, argazkigintzan, koreografian eta performancean; nire ikerketa gorputzarekin, komunitatearekin, bihotzarekin, mugimenduaren esplorazioarekin eta arte eszenikoen inguruko gogoetarekin lotuta dago. Rescoldos kolektiboaren sortzailea naiz.
“Gorputz laborategia” hiru hilabetean behin egiten den, eta gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten inguruko lantegi bat diseinatzeko. Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…
Aldez aurretik esperientzia duten edo ez duten publiko guztiei zuzendutako jarduera (haurrak eta gazteak barne).
11:15etik 14:15era bitartean, hiru hilean behin.