Koala baten geldotasuna.
Sugearen bihurdura eta jarraitutasuna.
Libelula baten abiadura eta esekidura.
Lertxun baten ibilera orekatua.
Animaliario tailer bat da, eta animalia bihurtzeko jolasean, presentzia eszeniko desberdinak deskubritzen ditugu. Hainbat animaliaren fisikaltasunak mugimendu-ezaugarri desberdinak sortzen lagunduko digu, haiekin jolastu eta koreografia txikiak eraiki ahal izateko. Irudiek eta marrazkiek gure ibilbidean lagunduko digute, ohikotasunetik atera eta gorputzarekin sorkuntza sustatzen lagunduko diguten mugimendu-proposamenak lortzeko.
NORI ZUZENDUA
Mugimenduan eta bere ikerketan interesa duten pertsonei zuzendua, esperientzia izan edo ez.
7 urtetik beherako haurrak, lagunduta.
IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 6 €
Gehienez 15 lagun.
Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.
Bertha Bermúdez
“Gorputz laborategia” hiru hilabetean behin egiten den, eta gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten inguruko lantegi bat diseinatzeko. Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…
Aldez aurretik esperientzia duten edo ez duten publiko guztiei zuzendutako jarduera (haurrak eta gazteak barne).
11:15etik 14:15era bitartean, hiru hilean behin.