Biomaterialekin eta fabrikazio modularrean hastapen lantegia. Tokiko kafetegietan bildutako kafe-hondarrak material biodegradagarri bihurtzen ikasiko dugu, eta horrekin, elkarlaneko eskultura bat eraikiko dugu. Eskultura hau Uharteko berdegune batean jarriko da eta desagertu arte, ingurunearekin eraldatzen jarraituko du.
Adriana Tamargo eta Guillermo Escribano, META-kolektiboko kideak garatzen ari diren “Habitación | Konpost-agarriak” egoitzaren baitan antolatutako lantegiak dira hauek.
- 1. tailerra, irailak 23, 16:30etik, 19:30era
- 2. tailerra, irailak 30, 16:30etik, 19:30era
- 3. tailerra, urriak 7, 16:30etik, 19:30era
- 4. tailerra, urriak 14, 16:30etik, 19:30era
Gehienez 6 parte-hartzaile tailer bakoitzean.
Izen-ematea coordinacion@centrohuarte.es helbidean