Izenburua
Komisariotza ikerketa egoitza 2021
Data
2021
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021/04/22

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi eskaintzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak, ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Egoitzan zehar, bi agenteak elkarlanean ari daitezke, ikerketaren objektua 2021eko edo 2022ko Uharte Zentroaren programazioaren parte izan dadin.

NORI ZUZENDUA DAGO

Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.

Ez da beharrezkoa komisariotzaren inguruko ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.

Egoitzetako bat Nafarroarekin lotura duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2021eko apirilaren 22an

Hautaketaren jakinarazpena, deialdia itxi eta hilabetera eginen da gehienez.

Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2021eko irailaren eta azaroaren artean.

 

Jaitsi oinarraki osorik

Investigación curatorial 2021 komisariotza ikerketa