Izenburua
Komisariotza ikerketa 2021 egoitzaren aurkezpena
Egilea
Elena Olave Duñabeitia / Pedro Merchán Mateos / Isabel Ferreira
Data
2021/11/17
Ordua
18:00
Modalitatea
Presencial
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoarentzat

Urtero, Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi eskaintzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Azaroaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Ukitu Kolektibak eta Isabel Ferreirak aste hauetan zehar Uharte Zentroan egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte.

 

PROIEKTUAK

8 aste: intimitate makurrak | Ukitu Kolektiba [Elena Olave Duñabeitia eta Pedro Merchán Mateos]

Ukitu kolektiba pausu eta topaleku gisa planteatzen da komisariotza disidente baten aukerak eta cuir gorputzen eta zereginetan pentsatzeko. Leku hau errorea, zoria eta prekarioa besarkatzen dituen egitate batetik pentsatzea interesatzen zaigu, horiek ezagutza desorientatu baten ekoizle posible gisa ulertuz.

 

100 bide | Isabel Ferreira

100 Bide egoitzaren ikerketa-helburua ibiltzea praktika estetiko gisa aztertzea da, artearen, jakintza tradizionalen eta ingurumen-zientzien arteko aliantzatik abiatuta, eta Nafarroan auzi honen egoera ikertzen du. Zer motatako ekimenak egin dira gure erkidegoan ildo horretan? Nork egin ditu? Kulturako zein programa eta eragilek dute jarduera mota hori garatzeko interesa? Zein aukera daude Nafarroako herri eta hirietatik lurraldea eta paisaia egituratzeko egiten ari diren bide zaharrak berreskuratzeko eta biziberritzeko ekimenekin artikulatzeko? Jardunbide egokien zein  beste adibide har ditzakegu eredutzat?