Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.
Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak, ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.
Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.
Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Egoitzan zehar, bi agenteak elkarlanean ari daitezke, ikerketaren objektua 2018ko Uharte Zentroaren programazioaren parte izan dadin.
NORI ZUZENDUA DAGO
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei eta kolektiboei zuzendua, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.
Ez da beharrezkoa komisariotzaren inguruko ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.
Egoitzetako bat Nafarroarekin lotura duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoaren 3a
Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabetera eginen da gehienez.
Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2019ko maiatzaren eta ekainaren artean.
ZER ESKAINTZEN DA?
- 2000€ (atxikitze eta zergak barne) egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat.
- Bertakoa ez den egoitza-kidearentzat alojamendua.
- Uharte Zentroan lan egiteko lekua, baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.
- Proiektua garatzeko garaian Zentroko taldearen sostengua eta behar izatekotan beste agente edo proiektu batzuenganako gerturatze-laguntza egoitza kideak hala eskatzen
Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkio kide guztiei.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuen hautaketa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko lantaldeak egingo du.
- Proiektuaren kalitate artistikoa
- Proiektuak deialdiarekin gaiarekin duen harremana eta interesa (Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea).
- Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez
- Ikerketa zuzentzen duen pertsona edo kolektiboaren esperientzia eta prestakuntza.
- Proiektuak beste pentsamendu maila batzuekin eta inguru artistiko ez-ohikoekin loturak ezartzeko duen gaitasuna.
- Proiektuak gertuko testuingurua nahasteko duen borondatea.
- Bilguneak, hausnarketa eta tirabira kolektiboak bilatzen dituzten proiektuen alde eginen da.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko ezkerreko formulario bete behar da. Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:
- Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat
- Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak
- Ingurua aintzat hartzen duen eta egoitzan garatzeko izango den proposamena
- Proiektua ulertzeko, ikerketari komeni zaizkion eredu artistikoak (bideoak baldin badira estekak jarri)
- Aurreikusitako kronograma edo egutegia
- Ekoizpen gastuen aurreikuspena
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma
Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.
PARTE-HARTZE BALDINTZAK
Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:
- Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
- Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
- Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu daitekeen ekimenak sortu ahal izanen dira.
- Egoitza argitalpen edo obra baten ekoizpena baldin bada, Uharte Zentroa kredituetan agertu beharko du eta aurretik jakinarazi beharko zaigu.
- Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.