Hilabete hauetan Morayma Meléndez Suárez komisariotzaren inguruko egoitzan, «Viajes industriales de la memoria de una vida: de los no-lugares como lugares acelerados y sus derivas de fatiga» ikerketa garatzen ari da. Oroitzapen pertsonal eta familiarrak gogora ekartzearen ideian lanean ihardun du, betiere mugikortasun eta krisi ekonomikoko egoeretan, artistaren beraren esperientziatik abiatuta; halaber, arlo pertsonala politikoa delako kontzeptua garatu nahi du, eta hainbat objektu familiarrekin nahiz mugikortasun arlokoekin lan egin, memoria-karga duten gailuen gisara, eta hortik ateratzen diren produkzioak ikusgai jarri.
Horrez gain, “objektuak eta memoria” ikerketa-praktika testuinguru sozial jakinetan sozializatzeko tailerrak eginen ditu. Horietan lehenengoa “Objektuei galdeketak egiten” izango da.
Lantegia: Objektuei galdeketak egiten.
Lantegi honek oroitzapen pertsonal eta familiarrak gogora ekartzearen ideian lanean ihardun du, betiere mugikortasun eta krisi ekonomikoko egoeretan, artistaren beraren esperientziatik abiatuta. Honetan datza lantegiak:
– Memoriaren bidaia industrialak amankomunean jartzea.
– Kontakizun pertsonalak sortzea, intimitate egoera batean familia objektuen inguruan.
Horretarako objektuen galdeketa bat erabiliko dugu.
Objektu bati galdeketa eginen diogu, ulertuz:
– Objektuak afektiboki kargatzen eta deskargatzen diren entitate industrialak direla.
– Hauek, sekuentzia afektiboak ordena batekin eta denbora batean higitzen dituztela.
– Pertsonaren, familiaren edo komunitatearen historiaren diskurtso intimo eta sozialak, koherentzia dunak, edo ez, sortzen dituztela.
Objektuak ez dira mintzo, beraz, nola egin galdeketa bat objektu bati?
Gertatu daitekeen lehengo gauza objektuek ez erantzutea da. Honek ez du esan nahi galdeketarekin jarraitu ez dezakegunik. Bestalde, pertsonek, hauek galdeketei erantzun ohi diete, batzuetan ez dute erantzuten. Beste batzuetan isilik geratzen dira, beste batzuk isilaraziak izan ohi dira edo entzun gabeak, beste batzuk gaiez aldatzen dute edo ez diote galderari erantzuten. Askotan, erantzuten duten pertsonek, objektu gisa hartuak izaten dira eta ezer esan gabe hitz egiten dute edo beti gauza bera esanez.
Orduan, nola?
Galderaren oihartzuna bidaltzen du objektuak, honek zure nekeak zeharkatzen ditu zure barneko nekeak zeharkatuz. Orduan erantzuten du objektuak eta eraman egiten zaitu.
Abuztuaren 10ean, arratsaldeko 16:00etan Uharte Zentroan garatuko duen “Objektuei galdeketak egiten” lantegian parte hartzeko gonbita luzatzen zaio komunitateari.
Metodologia
Lantegian parte hartuko duten pertsonei saiora objektu pertsonal bat edo etxeko objektu bat ekartzeko eskatzen zaio. Objektua baliotsua, zaharra, apurtua, handia, txikia… izan daiteke. Ongi zaindua izango da eta beti ere norberak izango du. Objektuak parte hartzailerekin nolabaiteko lotura izan beharko du.
Proiektura gerturatze saio bat egongo da, saio performatibo bat eta parte hartze espazio intimo bat.