Kamal, Nafarroako agente artistikoen mapeorako tresna, azaroaren 21ean, eguerdiko 12:00etan aurkeztuko da Baluarten, 948-Merkatuaren baitan.
Aurkezpena, Paula Carraleroren eskutik etorriko da, bera izan da Federico Foderaro eta Max Steinekin batera, tresna garatu duen ikerlaria.
Proiektu honek, Nafarroako artearen eta bertako kultura agenteen inguruko ikuspegi bat eman nahi du. Desberdintasun handiak dituen lurralde zabal baten begirada panoramikoa eskaintzeko, hainbat irizpide aintzat hartu dira: geografikoak, kronologikoak, sozialak, lekukoak…
Parte-hartzaileek bere burua definitzeko askatasuna izan dezaten, diziplina artistiko edo joera bakarrean lerrokatzea ekidin nahi du “Kamalek”, definizio polisemikoak ahalbidetzen, esaterako, zoria, izaera, iraungikortasuna, politikoa, queerra…
Nahi duen orok, mapeoa osatzen laguntzeko aukera izango du, Online egin ahal izango da edo 948-Merkatuan, horretarako jarriko den postu bateko ordenagailuan.
Mapeoaren webgunea: www.centrohuarte.es/mapeo