Arangoiti Ikastola – Lehen hezkuntzako 4. maila
Ilunberrin duela urte gutxi ahanturatit ateratako altxor bat dago: Iturberoko iturria. Edertasun handiko leku izkutu bat da baina… Zein oroitzapen gordetzen ditu leku honek? Martin Txo! artistari esker iturria islatu genuen gelan bideo mapping bat eginez, iragana birpentsatzeko eta lekuaren etorkizun hipotetikoen inguruan pentsatzeko, leku konkretuak biraktibatzeko lekuko benetako protagonisten inguruan hausnartzea lagun dakigun, historiak zor zien aitorpena egin ez dien emakume arropa garbitzaileak. Zein izanen ziren emakume haiek bata bestearen ondoan gogor lanean ari zirelarik kantatzen zituzten abestiak, kontatzen zituzten kontuak, nahiak eta aldarrikapenak?