Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.
Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.
Apirilaren 21ean Akanpada egingo da Habitación: Kartografia hedatua. Hiri [des]itxuratuan, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia hezitzaile baten eskutik. 11:15ean euskaraz izango da eta 11:45ean gazteleraz. “Akanpada” adin desberdinetako herritarrentzako proposamena da, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen duena, Huarte Zentroko bigarren solairuan, “Habitación” erakusketa gunean, garatzen den ikerketa prozesuarekin lotuta. “Habitación” kanpatuko dugu 45 minutuan, istorioak kontatuko…
Xehetasunak
MUGAKIDE SAREA
Apirilak 21, 12:30ean.
KBK – Kontrabandistak argitalpen proiektuak ikus-arteak eta kultura garaikidea ditu hizpide, mugaz gaindiko ikuspuntu batetik begiratuta. Muga, arte garaikidea, tokiko kultura eta izaera ditu ardatz eta pentsamendu kritiko, aske eta eraikitzailea sustatzen ditu. Ekimen hau Mugakidek bultzatua da, Bitamine Faktoria sormen eta kultura ekoizpen lantegiak eta Nekatoenea artisten egoitzak osatzen duten sareak.
Xehetasunak
MIKEL IRURE / MAITE REDONDO
Martxoak 30- maiatzak 13.
Dokumentatzen denbora bat eman eta Iruñearen lurralde fisikoaren hainbat mapeo egin eta gero, esperientzia espazio leku fisikoei ekin nahi dien hiria ideiaren hausnarketa bat ikusiko dugu, bizi izanaren eta partaide izatearen ingurukoa.
Xehetasunak
Rachel Labastie eta Nicolás Delpratek Egulbatin garatutako egoitzaren amaierako erakusketa. Egoitza hau Euskadi, Akitania, Nafarroa euro eskualdearen baitan sortutako mugazgaindiko elkarlanaren fruitua izan da. Martxoaren 24an, goizeko 11:15ean inauguratuko da Uharte Zentroko bigarren solairuan kokatuko den erakusketa. Erakusketa hau, Nafarroa Garaia eta Lapurdi arteko egoitza ibiltari baten ondorioz sortzen da, sorkuntza artistikotik abiatuz, ondaren immateriala balioan…
Xehetasunak
Martxoak 17
Habitación: Siete – Zazpi-rako gerturatze zuzenagoa erraztuko digu hezitzaile batek, 11:15 euskaraz eta 11:45 gazteleraz.
Xehetasunak
AIZPEA LASA VILLA / FERMÍN DÍEZ DE ULZURRUN / MAITE MUTUBERRIA / ALEXANDRA BAURÈS
Martxoak 17, larunbata.
100 años después de Duchamp, Este cuaderno contiene una exposición, Guisantes crudos, Enorme suciedad. 2017an Arte plastikoen eta ikusikoen argitalpenerako laguntzak jaso zituzten lanen aurkezpena eta egileekin topaketa: marrazkiak, zirriborroak, bideoak, ohar-liburuak, lantegia eta performancea.
Xehetasunak
Arantza Santesteban
Ekainak 1 eta 2
ZEHAR IRUDIAK. Gatazka-irudien inguruko hausnarketak, gatazka politikoen irudien zirkulazioaren inguruan hausnartzeko bilgune bat izan nahi du. Jakintza akademikoa, sortzailea eta ekintzaile izaeraren bidegurutzeetan eratzen denaren ziurtasunetik abiatzen gara; hori dela eta, espazio hibrido bat sortzea bilatzen da irudi hauek diziplina eta formatu anitzetatik aztertzeko.
Xehetasunak
JABIER VILLARREAL / MAITE VELAZ / TXO!? / IONE ATENEA / ITZIAR MARKIEGI / ESTITXU OTERMIN / TAXIO ARDANAZ.
Otsailak 9 – martxoak 25.
2017an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago hurrengo Habitación.
Xehetasunak
Otsailak 10.
Publiko guztiei zuzendutako bitartekaritza lantegiak, Habitación: Siete – Zazpi-rako gerturatze zuzenagoa erraztuko digu
Xehetasunak
SOFÍA ALBERO VERDÚ – MIREYA MARTÍN LARUMBE
Otsailak 10, larunbata.
Geodesia, Nafarroako Foru Erkidegoan egiten ari den agente artistikoen lehenengo mapeoaren izena da, Uharteko Arte Garaikide Zentroak deitutako egoitza batean garatua izan da.
Xehetasunak