Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.
Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.
Otsailak 16, 12: 30ean
IONE ATENEA.
Artistak, Dario Malventirekin elkarrizketan, Boliviako Cochabanba hiriko Sansebastian emakumeen kartzelan izandako esperientzia aurkeztuko du. Kartzelaren barruan, beste kartzela batzuk daude. Iristen diren azkeneko hogeita hamarrek ez dituzte gainontzekoenak bezalako arauak. Presoen kontakizunak eta gartzelaren kanpokaldekoirudiak uztartzen ditu proiektuak.
Xehetasunak
Urtarrilak 25 – Martxoak 10
IRATI INORIZA / NATACHA SANSOZ
Gorpuztasun garaikidearen inguruko Habitación berri bat.
Xehetasunak
Urtarrilak 12, 12:30ean
Teresa Sabaté eta Virginia Santos Itoiz garatzen ari diren Habitación: “Oinez eta eskuz” hezitzaile batekin ezagutzeko lantegia.
Xehetasunak
Abenduak 28, 18:30ean
Teresa Sabaté / Virginia Santos Itoiz
Sortze prozesuan dagoen “Oinez eta eskuz” erakusketan orain arte artistek egin duten lanaren aurkezpena.
Xehetasunak
TERESA SABATÉ / VIRGINIA SANTOS ITOIZ
Abenduak 6 – urtarrilak 20
“Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat. Oriangoan pauso bat, bi pauso, oinez, burdin hesi bat, aloe eta kalanchoe, harri bat, paperontzi bat eta kartoi zati bat, beste pauso bat, farola bat, txakur handi bat, hiru emakume, kartel bat…
Xehetasunak
Beatriz Sánchez / Iñigo Cabezafuego
30 de noviembre, a las 18:30
Ekitaldi berezi bat antolatu dute artistek, satiraz beteriko publizitatearen inguruko proiektu umoretsuan “salgai” duten guztia ikusi ahal izateko.
Xehetasunak
NAMORADA KOLEKTIBOA ETA DAVID PÉREZ VILLANUEVA
Azaroak 28, 18:00etan
Ob Skena egoitza bikoitzean lanean aritu diren artistek proiektuen aurkezpena antolatu dute.
Xehetasunak
Azaroak 10, 11:30ean.
Beatriz Sánchez eta Íñigo Cabezafuego garatzen ari diren “Sol y Sombra” prozesua gertutik ezagutzeko, Akanpada, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik.
Xehetasunak
ZARIS FALCÓN – IOSU MARTI
Abenduak 1, 12:30ean.
Zarys Falcón ahots performerra, Iosu Marti kultura aztoratzailerakin topatuko da hurrengo Aperitifak saioan, publiko osoari irekitako tentsio altuko joku bat.
Xehetasunak
Azaroak 10, 11:30ean.
Beatriz Sánchez eta Íñigo Cabezafuego garatzen ari diren “Sol y Sombra” prozesua gertutik ezagutzeko, Akanpada, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik.
Xehetasunak