Huarte Zentroak hainbat proposamen eskaintzen ditu hezkuntzaren arlorako, irakasleen prestakuntza behar zehatzei eta/edo egiturazkoei erantzuteko asmoarekin. Ahal den guztietan, artistekin elkarlanean planteatzen dira.

Erabat sinetsita gaude irakasleen taldea eta hezkuntzari lotutako pertsonak agente giltzarriak direla herritarren sormen eta arte garapenerako gaitasuna sustatzeko xede komunean, artearen arloko prestakuntza funtsezkoa baita kultura ahalduntzerako praktika edo jardunbide moduan.

Hori dela-eta, ahal den guztietan, artistekin elkarlanean planteatzen dira proposamenak eta, beste alderdi batzuen artean, hauek jorratzen dira: kultura bisuala, hezkuntza metodologia desberdinak eta teknika artistikoak.

Elkarlanean aritzeko metodologia bat oinarri hartuta –bertan, elkarrizketak eta zaintzek sinergia, harreman eta norabide berriak ahalbidetzeko elementu gisa jardungo dute–, prestakuntza ekintzak kulturaren arloko prestakuntzara eta ezagutza sortzera bideratzen dira, estrategia artistikoetatik.

ESTANPAZIO-TEKNIKAK, HEZKUNTZA BALIABIDE

Eskua estanpatzea gizakiak erabilitako lehenengoetariko adierazpen-plastikoa da, esperimentazioaren bidez edo halabearrez sortua. Aztarna simple hori aberastuz joango da eta ikasgelan baliabide didaktiko gisa erabil daitezkeen estanpazio modu ezberdinak sortuko ditu. Estanpazioarekin lotutako teknikek esku-, espazio- eta ezagutza-trebetasunekin lotutako hainbat gaitasunen garapena dakarte. Zehazki, teknika hauek sorkuntzarako tresna gisa erabil daitezke konposizio ezberdinak eratuz, marra, masa,…

Xehetasunak

VACA Proiektuaren 6. edizioa

VACA Proiektuaren seigarren edizioa hasi dugu haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren heziketako eta hezkuntza sozialeko eta ez-formaleko irakasleekin. Asteazken honetan, hilak 25, Judit Vidiella izango dugu gure artean, erakusketa eremuez pentsarazteko eta hezkuntza prozesuetarako bitarteko gisa gorputza erabiltzeaz pentsarazteko. Hasiera honekin pasaden edizioan hautemandako beharrei erantzuna eman nahi diegu. VACA proiektua, irakaslegoaren formakuntzarako ikastaro bat…

Xehetasunak

VACA PROIEKTUA V

Vaca projektua heziketa projektu bat da, arte garaikidearen posibilitateei aintzat hartuz erramintatzat erabiliz irakaskuntza lanean erabilgarriak izango diren prozesuak eraikitzeko.

Xehetasunak

LURRALDEA ESKOLA

ALBA AGUIRRE, ANNA MAJÓ ETA TERESA VIÑALS
Ekainak 28, asteazkena
Kongresuko bi hizlari eta aurten Nafarroan sorkuntzarako laguntzak irabazi dituen artista bat arituko dira.

Xehetasunak

BIDEO MAPINGa

TXO!?
Martxoak 20, 21, 22 eta 23
Lantegi honetan bideo-mapagintzaren oinarriak, lanabesak eta prozedura aztertuko ditugu, interfaze grafikoa duten programetan sakonduz.

Xehetasunak