Huarte Zentroak hainbat proposamen eskaintzen ditu hezkuntzaren arlorako, irakasleen prestakuntza behar zehatzei eta/edo egiturazkoei erantzuteko asmoarekin. Ahal den guztietan, artistekin elkarlanean planteatzen dira.
Erabat sinetsita gaude irakasleen taldea eta hezkuntzari lotutako pertsonak agente giltzarriak direla herritarren sormen eta arte garapenerako gaitasuna sustatzeko xede komunean, artearen arloko prestakuntza funtsezkoa baita kultura ahalduntzerako praktika edo jardunbide moduan.
Hori dela-eta, ahal den guztietan, artistekin elkarlanean planteatzen dira proposamenak eta, beste alderdi batzuen artean, hauek jorratzen dira: kultura bisuala, hezkuntza metodologia desberdinak eta teknika artistikoak.
Elkarlanean aritzeko metodologia bat oinarri hartuta –bertan, elkarrizketak eta zaintzek sinergia, harreman eta norabide berriak ahalbidetzeko elementu gisa jardungo dute–, prestakuntza ekintzak kulturaren arloko prestakuntzara eta ezagutza sortzera bideratzen dira, estrategia artistikoetatik.