Izenburua
Praktika artistikoak eta kultura ikasketak: gorputza, afektuak lurraldea masterra
Data
2022/2023

Ikasketa plana honako 3 ikerketa lerroetan oinarritzen da:

  • Generoa eta bisualitateak:  teoria feminista eta ikasketa artistiko eta ikusizkoen edukian oinarritzen da.
  • Lurraldea:Euskal kultur ikasketen eta ekologia kulturaren inguruko edukiak lantzen dira.
  • Afektuak eta ezagutza kokatua: afektuen eta zaintzaren garrantzia praktika eta ikerketa artistikoan.

Ikerketa, ikasketa kulturalak eta praktika artistikoak bateratzeko guneak aztertu nahi dituzten ikasleei eta arte- eta kultura-arloko profesionalei zuzenduta dago (artistak, teorialariak, ikertzaileak, komisarioak, hezitzaileak, etab.).

Masterra egiteko hiru modalitate desberdin daude: Masterra, espezializazio diploma eta aditua, azken honetan beste hiru aukera irekitzen direlarik:

  • Berezko Masterra. Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea. (60 ECTS)
  • Praktika Artistikoan Espezializazio Diploma*. (30 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Generoa eta Kultur Ikasketak. (16 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Kultur Ikasketak eta Lurraldea. (16 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Kultur Ikasketak, Afektuak eta Ezagutza Kokatua. (16 ECTS)

 

2022-23 ikasturteak jasotzen duen nobedadea, Praktika artistikoan Espezializazio Diplomaren (30 ECTS) ingurukoa da. Ez da aurretiazko unibertsitate titulurik beharko bertan izen eman ahal izateko.

 

Diplomaren ikasketa planak praktika artistikoa du oinarri gisa, eta lekukoak eta nazioartekoak diren artista ezberdinen gidaritzapean jorratuko diren lantegi praktiko intentsiboak eskaintzen ditu. Bestalde, sormen laborategi saioak (Itziar Okariz, June Crespo, Fito ROdriguezekin besteak beste) eta ikerketa lan pertsonal bat garatzeko aukera luzatzen du.

 

Aurtengo lantegi praktikoak honako artista hauek eskainiko dituzte: Cabello/Carceller, Elo Vega y Rogelio López Cuenca, Ibon Aranberri, Marc Vives, Maddi Barber, Marta Echaves, Peio Aguirre y João Fiadeiro. 

Gida: irakasleak eta ikasgaiak 2022-23

Izen emateak hemen