Izenburua
Las eras
Egilea
Pablo Marte
Data
Martxoak 20
Ordua
18:00

Datorren martxoaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Pablo Martek 2025eko irailatik azaroa bitartean Huarte Zentroan garatu zuen ikerketa-prozesua aurkezten du.

Ikerketa kuratorialerako laguntzaren baitan garatu zuen Las eras proiektua. Ikerketa editorial honek, lateral, hibrido, klandestino eta bazterretan kokatutako idazketa-praktika bati forma ematera bideratu du. Idazketa hau ez du diziplina profesional gisa ulertzen, baizik eta bazterretatik sortuz, kontakizun ofizialetatik kanpo gera litezkeen errealitateak jaso nahi dituen desio batetik.

Prozesu horretan, idazketa-praktika ohiko lanaren luzapen gisa garatzen duten artistak eta pertsonak bilatzera eraman du. Baina ahots horien bila aritzeaz harago, egoitza materializazioaren espazio bat ere izan da. Las Eras denboraz, patxadaz eta arretaz esperimentatzeko aukera izan da berarentzat, edizio-produkzioan zentratuz, edizioa zaintza lan bat bezala ulertuz, non argitalpen bakoitza mimoz landutako objektu bihurtzen den, ia opari bat, altxor txiki bat.

Ildo horretan, Pablo Martek xehetasunetan jarri du arreta: formatuak, tamainak, testurak. Bere ikuspegia prozesu artistiko batena izan da, non testualitatean eta haren materialtasunean murgildu den, argitalpen bakoitzak bere forma eta presentzia aurki ditzan.