Izenburua
Ikerketa Kuratoriala
Data
2024

Uharte Zentroak arte garaikideko ikerketa kuratorialeko bi egoitza esleitu ditu, bata tokiko agente batentzat eta bestea tokikoa ez denarentzat, praktika hori Nafarroako edozein alderditan elikatzeko helburuarekin. Era berean, deialdi honen helburua bi ikertzaileen artean sinergiak sortzea da, elkarrekin aberastu daitezen. Hautatutako proiektuak, David Mutiloaren, Génesis, tokiko modalitatean, eta Pablo Marteren, Las Eras, tokikoa ez den modalitatean.


Génesis | David Mutiloa

Génesis proiektua intuizio batetik abiatzen da. Horrekin, heriotzaren beldurrari buruzko ikerketa bat proposatzen da; identitatearen ilusioa zalantzan jartzea; indarkeria, ideologia eta desioa erabiltzea, hortik ihes egin ahal izateko irudipen iheskorra sortzen duten metodologia gisa. Nolabaiteko egiaztapen mingarri eta depresiboa litzateke bizitzaren iragankortasuna eta, ondorioz, heriotzaren saihestezintasuna.

 


Las Eras | Pablo Marte
Idatzizko ikerketa, editoriala eta grafikoa

Idazkera gure testuinguru artistikoan gertatzen den moduari buruzko galdera da. Eta portaera eta jarrera desbideratu bat seinalatzen ditu, bere bastardismoa, bere lateraltasuna eta baita bere baldartasuna ere gure artista eta poeten auzoan. Nola egiten du, nola eginarazten du, idazkera hau gure artean? Dorre baten gainetik lurrintzen al du airea, lurrinak inguruko lurrak ureztatuko dituelakoan? Haizea sartzen eta irteten al da kanaberadatik? Esaneko semea, hitzaldi kontsentsuetatik tiratzen duena, barren-barrenean ezikusiarena egiten dionak onar dezan? Sentsazio indartsuen habia, enararen abileziaz egina? Saltsan bustitzen duen ogi-atximur bat? Arrosario pagano bat? Kokoschkak hil zuen arraintxo gorria? Plazan jendea ukabila goratuta? Ihes egin eta horregatik itzuli? Esan, esan, esan, esan eta beti esango duena? Edo beste zerbait, beste zerbait, beste garai bat, beste zentzu bat, beste norabide bat ematea al da? Zer erokeria ekarriko didazu etxera, Margarita? Zer tximista da etenik ez duen hori?