Egilea
INTANGIA
Norentzat
Gai honi buruz interesa duen pertsonentzat

Artista bat edo kolektibo bat zara eta zalantzak dituzu zure obraren gaineko eskubideen funtzionamenduaren inguruan? Plano legalean zure lana nola kudeatu hobeto jakin nahi zenuke?

Intangia, Ukiezinen Babeserako Elkartea da, irabazi asmorik gabeko elkarte honek, ukiezinen sorkuntza, ustiapen eta aktiboen kudeaketa sistemak sustatu eta edatzen ditu, bereziki egiletza eskubideari dagozkionak.

Gehienetan planteatzen diren gaien artean, obra eta sormen proiektuen jabego intelektualaren ingurukoak daude; eskubideen babeserako aholkuak, erregistroen gainekoak eta hainbat motatako higiezinen inguruko aholkularitza, besteak, beste, isilpeko informazioa, jabetza industrialaren gaineko eskubideak eta Interneteko edukien babesa.

Zentroak aholkularitza eskaintzen du egile eskubide eta jabego intelektualari buruz artista, profesional eta kultur arloko mikropymesentzat. Doako aholkularitza  da Intagia elkartearekin elkarlanean eramanen dena. Aurrez aurreko saioak hilean behin dira, baina horrez gain, online bidezko saioak eginen dira ostegunetan.

Hortaz, norbaitek jabego intelektualari buruz edota ukiezinen kudeaketari buruzko informazioa jaso nahi badu, Uharte Zentroan jaso dezake aurrez aurreko aholkularitza (aurretik hitzordua eskatuta), 17etatik 20etara edota online zerbitzuan hitzordua eskatuta. Zerbitzua eskatzeko telefonoa 948 321399 da.

Besteak beste, aholkularitza saioetan obren eta sormen proiektuen jabego intelektualari buruzko galderak planteatu ohi dira; eskubideak babesteko gomendioak eta erregistro inprimakiei buruz; beste mota bateko ukiezinen aholkularitza, hala nola, isilpeko informazioa, jabego industrialaren eskubideak eta interneteko edukien babesa, besteak beste.