Zentroa Uharten (Nafarroa) kokatua dago, Iruñetik 4,5 kilometrora.
VILLAVESA ZERBITZUA
4H linea (Uharte)
Villavesaren ibilbidea ezagutzeko egin klik hemen.
AUTOZ
Gasteiztik abiatuz: A1 autobidea jarraitu Altsasu arte, hemen A10a hartu Iruñeko norabidean, Irurtzunen A15-a jarraitu, hau, AP15 bihurtuko da. AP15ean 97. irteera hartu PA34-erantz. PA34 eta PA30 jarraitu gero, NA4200 Orreaga bidea, Kalbario kalea 2 arte.
Donostiatik abiatuz: A1 autobidea jarraitu Andoain arte, hemen A15 Irurtzun hau, AP15 bihurtuko da. AP15ean 97. irteera hartu PA34-erantz. PA34 eta PA30 jarraitu gero, NA4200 Orreaga bidea, Kalbario kalea 2 arte.
Zentroaren azpiko aldean autoentzako aparkaleku estalia dugu.
TXIRRINDUZ
Iruñetik zentrora Arga ibai-ertzeko pasio atsegin bat egin dezakegu. 20 bat minutu hartzen ditu eta ibilbide desberdinak daude:
Nafarroa Behera etorbidetik, eskuinera jo dezakegu Egues Ibarra karrikarantz, Sarriguren errepidera iristeko, Madril karrikara egin behar dugu gero Argako pasealekura iristeko eta Zentroarekin aurkitu arte jarraitu.
Txantrea auzotik barrena Mendigorria karrika zeharkatu behar dugu, ondoren Ezkaba karrika Atarrabiara iritsi arte, Fermin Tirapu karrika jarraituko dugu bertan, Arga ibaiaren pasealekura iritsi eta Zentroarekin aurkitu arte jarraitu.
Txirrinduen aparkalekua dugu Zentroaren barnealdean.
TRENEZ
Iruñeko tren geltokitik bi Villavesa hartu beharko ditugu. 17. linea Merindadeak plazara arte eta hemendik 4H linea Uharte arte.