In girum imus nocte et consumimur igni latinezko bertso bat da, eta honela esanen genuke euskaraz: “gauez itzulian genbiltzala, suak suntsitu gintuen”. Palindromo bat da, gaueko tximeletek argi-iturri baten inguruan egiten duten dantzari buruzkoa; mugimendu zirkular horretaz esan da desio eta kuriositate adierazpena dela. Guy Debord-en film baten izenburua ere bada, eta hartan egiletza, publiko, irudi eta kolektibitate baldintzak aztertu zituen.
Puntu horiek erreferentziatzat hartuta, tailerrak hainbat ariketa proposatu ditu erreflexibitatearen inguruan artearen ekoizpen, erakusketa eta hedapenari dagokionez. Komisariotza eta pedagogia arloen artean, ariketek hainbat gauza landuko dituzte, hala nola bitartekaritza, posizionaltasuna, zirkulazio afektiboa eta ordezkaritza praktikaren espektroan barna; baina, aldi berean, harreman instituzionalei eta lan-baldintzei loturiko hainbat kontu izanen dira eztabaidagai.
NORENTZAT
Norberaren lanen hausnarketa egiteko gogoa duten artistei eta sortzaileei zuzendua.
Gehienez, 15 parte-hartzaile.
EGUNAK ETA ORDUTEGIAK
Azaroak 3 eta 4
Ostirala, 10:30-13:30 / 16:30-19:30, larunbata 10:30-13:30
IZEN-EMATEA
Izena emateko kuota: 15 €
Bete eta bidali honako galdetegi hau azaroaren 1a baino lehen
Azaroaren 2an jakinaraziko zaie aukeraketa parte-hartzaileei.
JULIA MORANDEIRAREN INGURUAN
Julia Morandeira Arrizabalaga ikerlaria eta komisarioa da. Dos de Mayo – CA2M arte zentroko escuelita zuzentzen du; hori ikerketa erakunde informala da zentro horren barnean. Horrez gain, bitartekaria da Nina y Daniel Carasso Fundazioko Nuevos Comanditarios proiektuan, eta Matadero Madrid zentroko 2017-2018 egoitzetako batzorde zientifikoko kidea.
Azken urteotan, hainbat marko motaren bidez arakatu du kanibalaren eta kanibalismoaren irudia, kolonialismoak eta modernotasunak eraikitako eraikuntza gisa, irudimen politikoaren bitarteko gisa, eta era berean, munduan egotearen jarrera ekosistemiko eta erraietako jarrera gisa. Ikerketa hainbat proiektutan bildu da: Canibalia (redux) erakusketa Hangar Lisboa zentroan (2017) eta Canibalia erakusketa Parisko Kadist Fundazioan, 2015ean; «Afinidades caníbales» ikastaroa ArtCenter/South Florida zentroko udazkeneko seihilekoan, Miami (2016); eta ikerketaren argitalpena eta haren aurkezpena hainbat tokitan (Savvy, Berlin 2017; Kunstcenter Bergen, 2016; Les Laboratoires d’Aubervilliers, Paris 2015; Oberon Magazine 1, Kopenhage, besteak beste). Halaber, bestelako proiektuak nabarmendu behar dira, hala nola ATLAS de las ruinas DE EUROPA erakusketa CentroCentro Madrid zentroan (2016), eta Be careful with each other so we can be dangerous together argitalpena, Beta Local-en egina, Puerto Rico (2016); ukimenaren ahalmenei buruzko elkarrizketa hainbat artistarekin, eta Casa Caníbal abian jarri izana Espainiak Costa Rican duen Kultur Zentroan (2015). Julia Morandeira Arrizabalaga Humanitateetan lizentziaduna da Pompeu Fabra Unibertsitatean (2008) eta masterra ikusizko kulturetan Londresko Goldsmiths College erakundean (2009).