Egilea
MARISA MANTXOLA
Data
2021/08/14
Ordua
11:15etik, 14:15era
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Abuztuak 12
Norentzat
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


 

Laborategian arkatza erabili gabe marraztuko dugu, gure istorioak beste irudi batzuetatik abiatuta eraikiko ditugu eta esanahi berriak emango dizkiegu. Moztu eta itsatsi, berriro egiteko, desegin, hori da ideia. Albisteen titularretan jasotako “errealitatea” gure inspirazioa izango da eta MOLA! aldizkariaren abuztuko ale bereziaren azala egiteko balioko digute.

.

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Abuztuak 14 larunbata, 11:15etik, 14:15era

 

IZEN- EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen begiratu zure spam karpeta

 

BIO /  MARISA MANTXOLA

Haurtzaroan gure etxean gustukoen genituen jolas moduetako bat marraztea izan zen, eskolako apunte-koadernoak ilustratzeak klaseetan zehar asperdura jasateko aukera eman zidan, eta irudia lanerako tresnetako bat zuen karrera bat bazela jakiteak institutua amaitzera bultzatu ninduen. Joan den mendean arte ederretan lizentziatu nintzenetik, ikusizko komunikazioak entretenimendua, ezagutza, hizkuntza propioa, nire sostengua eta plazer handia eman dizkit.

 

Kartela