Izenburua
LGTBQ+++ *
Irakaslea
Dom
Data
2020/07/22
Ordua
11:15etik, 14:15era
Sarrera
Izena emanda > 5 €
Norentzat
Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duten edozein adinetako pertsonak

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


 

Tailer honetan LGTB (Lesbian, Gay, Trans, Bisexual) gaiaren inguruan jolastuko dugu.

Saiatuko gara gizartearen normak gainditzen, gure/haien/zure sexualitatearen irudikatzeko, gure herabetasun eta tabu desberdinetaz askatuz. Gure ideietan desioak bilduz, ilustrazioa norberaren ikuspuntuak askatzeko tresna gisa erabili ahal izatea da kontua, eta baita gizartea hobetzeko ere.

Apaingarririk gabe jostatuko gara, tinta beltzarekin paperaren gainean, marrazkiaren ideian balioa jarriz eta edertasun kontzeptua ahaztuz. Askatasunez mrraztuko dugu, lasaiki, umorea baliatuz eta epaiketarik gabeko espazio batean.

Ilustrazio irakite bat izango da!

 

NORI ZUZENDUA:

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute).

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Uztailak 22, asteazkena 11:15etik, 14:15era

 

IZENA EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen, zure spam karpetan begiratu.

 

DOM

Alduden bizi den ilustratzailea da. Ehungintza ikasketak egin ditu Parisen eta ondotik Eskoziara joan da, Glasgowko arte eskolan “Graphic Design” klasea integratuz. 2017an bere diploma ukan du ilustrazio espezializazioarekin.

Bere lanean nagusiki ikertzen ditu LGTBQIA+ irurdikapenak.

 

*Eskaraz

Kartela Ilustrazio laborategia LGTBQ+++