Izenburua
ILUSTRAZIO LABORATEGIA
Egilea
IRATI FERNANDEZ GABARAIN
Data
2017/11/18
Ordua
11:00etatik -14:00etara
Sarrera
Izen-ematearekin
Norentzat
Interesa duen pertsona ororentzat

FANZINEROSEN LANTEGIA

Irati Fernández Gabarain

Lantegi honetan auto-argitalpen kolektiboko fanzine bat egingo dugu umore grafiko zintei bueltak emanaz eta matxismoan oinarritutako anekdota propioetan, besteenetan eta komunikabideetan (bideoak/ telebista/ pelikulak/ aldizkariak/ egunkariak/ …) topatutako kontuez barrez eta kritikatzen. Marrazkiak egin, margotu, eta teknikak nahasi ahal izanen dira, esaterako, argazki collagea. Bukatzeko, fanzine kolektibo bat egingo dugu parte-hartzaileen lanak batuz.

 

NORI ZUZENDUA DAGO:

Ilustrazioan eta auto-edizioan interesa duen edozein pertsonari zuzendua. Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUTEGIA:

Azaroak 18, larunbata, 11:00etatik, 14:00etara

 

IZEN EMATEA

Kuota: 5 €

Lantegian parte hartzeko ezinbestekoa da formularioa betetzea.

Parte-hartzaileen hautaketa izen emate ordenan oinarrituko da, erantzun-postan ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia helaraziko da.

 

IRATI FERNANDEZ GABARAINEN INGURUAN

Arte Ederrak eta ilustrazioa ikasi zituen. Diseinu laguntzaile gisa lan egin du, bai eta, conceptt eta storyboard artista gisa Bartzelonan eta Ipar Irlandan. Hainbat erakusketa kolektibotan parte-hartu du eta komiki lehiaketa zenbaitetan saritua eta sailkatua izan da. Lagun talde batekin osatutako Ediciones Armadillo zigilupean fanzineak publikatzen ditu, eta Colectivo de Autoras de Cómic-eko kide da. Egun, animazio serieetako storyboardak marrazten ditu eta ahal duen guztietan komikiak egiten ibiltzen da.

IRATI FERNANDEZ GABARAINEN LANTEGIA