Izenburua
Ilustrazio laborategia | Hiru ordu eta portada bat
Irakaslea
Jesús Sotés Vicente
Data
2022/05/28
Ordua
11:15 - 14:15
Sarrera
Izena emanda
Epea
Maiatzaren 27ra arte edo lekuak bete arte.
Norentzat
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

Batzuetan, autoinposatuta edo kanpoko arauak ezartzeak, ideiak edo proiektu berriak sortzen laguntzen du.

Tailer honetan ilustratzaile profesional baten azalean jarriko gara, eta argitaletxe batek nobela baten portada ilustratzeko proposatutako jarraibideak bete beharko ditugu. Jarraibide zehatz horietatik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak eleberri baten portadarako ilustrazio bat egingo du, eta horretarako hainbat teknika eta/edo material erabili ahal izango ditu. Nahiz eta premisa komun batzuetatik abiatu, proposatutako kontzeptuaren garapena desberdina izan daitekeela ikusiko dugu.

 

DATA ETA ORDUA

Maiatzaren 28, 11:15etik, 14:15era.

 

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute).

Gehienez 15 lagun.

 

IZEN- EMATEA

Izena emate kuota: 6 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da.

 

JESÚS SOTÉS VICENTE

Ilustratzaile autodidakta, Jesús Sotés Vicentek argitaletxeen sektorean, liburuak ilustratzen eta prentsan kolaboratzen lan egin du. Publizitatearen sektorean ere parte hartu du, British Airways edo Deloitte enpresetarako proiektuak garatuz, besteak beste. Bere lan batzuk liburu eta prentsa espezializatuan agertu dira. Hermes Paris, Pepsi Txina, Playboy Magazine, Guideposts, Radio Times, Boston Globe, Ed. Penguin UK edo Ed. The Old Dungate Press, besteak beste bere bezeroen artean daude.

 

Kartela_Hiru ordu eta portada bat

 


“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.