Izenburua
Ezkutukoa
Egilea
Liébana Goñi
Data
2021/11/20
Ordua
11:15 - 14:15
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanada
Epea
Azaroak 18 edo lekuak betea arte
Norentzat
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


 

Irudi batek hainbat istorio izan ditzake? Zer gertatuko litzateke geure ilustrazioak ezkutatu edo agerrarazteko gai bagina?

Tailer honetan irakurketa bikoitzak, ezkutuko mezuak, ia magikoak… sortzen jolastuko gara.
Horretarako, aukeratzen ditugun koloreen argia blokeatuko duten deskodetzaileak sortuko ditugu, eta gure lengoaia grafikoak hainbat baliabideren bidez ematen dizkigun aukerak ikertuko ditugu. Horrela, gure istorioak modu bakar eta harrigarrian kontatzeko modu desberdinak garatuko ditugu.

.

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Azaroak 20 larunbata, 11:15etik, 14:15era

IZEN- EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen begiratu zure spam karpeta

 

LIÉBANA GOÑI ilustratzailea da eta Iruñean bizi da. Arte Ederretan lizentziaduna, Disen Gamiko eta Publizitate Interaktiboko Arte Zuzendaritzan espezializatua da.

Ilustrazioarekin lotutako jardueretan parte hartu du, banaka, zein Y Peluda kolektibo artistikoaren parte gisa. Liébanaren lanek hainbat erakusketatan parte hartu dute eta bere lana finalista izan da 2017ko Euskadi Literatura Sarietan eta 2021eko Bologna Children’s Book Fair sarietan.

2015ean argitaratu zuen bere lehen album ilustratua eta, ordutik, hainbat tituluren egile eta ilustratzaile izan da, esaterako:  ‘Zerua gris dago’ 2016ko Etxepare Saria irabazi zuen honekin edo ‘Más allá. El arte de explorar’ eta ‘Pequeño diccionario sentimental’

Bere lana Spinning Yarn (AEB eta Asian) eta Tormenta Libros (Europan) agentziek ordezkatzen dute, eta gaur egun Liebanak artearekin, diseinu grafikoarekin eta ilustrazioarekin lotutako hainbat proiektu garatzen jarraitzen du.

 

ILU LAB LIÉBANA GOÑI