“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.
Poema batetik abiatuta, partaide bakoitzak «ex libris» bat sortuko du, hau da, liburuetan izena jartzeko zigilua. Horretarako, kontzeptua, sintesia eta irudiek iradokitzeko duten ahalmena landuko dugu. Norberak gustoko duen poema eramanez gero, «ex libris» pertsonalagoa lortuko du.
DATA ETA ORDUA
Otsailak 26 larunbata, 11:15etik, 14:15era
NORI ZUZENDUA
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)
Gehienez 15 lagun.
HIZKUNTZA
Laborategia euskaraz izango da. Norbaitek beharko balu, banakako azalpena gazteleraz eman daiteke.
IZEN- EMATEA
Izena emate kuota: 6 €
Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.
Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen begiratu zure spam karpeta.
MAITE MUTUBERRIA Ilustratzailea, batez ere liburuen arloan. Ikus-Entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan goi-mailako teknikaria. Hauek argitaratutako liburu batzuk: «Lohia» (Pepitas, 2018), «Irrimola» (Ikaselkar, 2022), «Xomorropoemak eta beste piztia batzuk» (2016) eta «Istorioen zooa» (A fin de cuentos, 2020). Eta beste hauek jasotako aipamenak: Haur eta Gazte Literaturako 3. Edizio Sari Nazionala 2019, White Ravens 2020 Katalogoan hautatua, Kirico Saria 2019, Album Ilustratuen Lazarillo Saria 2014, Etxepare Saria 2013. @maite.mutuberria