“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko lantegia da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da saio bat diseinatu dezan edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.
Lantegia honen proposamena ohiz kanpoko izakiz osatutako bestiario ilustratu bat sortzea da.
Abiapuntu eta konposizioaren eta erritmoaren gidari, Camerosek argitaratutako azken liburua hartuko dugu: “Bestiario secreto de niñas malas”. Estino argitaletxeak 2018 argitaratua.
Gure bestiarioa sortzeko, lehenik eta behin, pertsonaiaren deskribapen testu labur bat sortuko dugu, sormenezko idazketarekin jolastuz.
Ilustratzeko orduan, adierazpenerako esperimentazio-dinamikak eta norberaren lengoaia grafikoa batuko kolaborazio arte-proposamenekin batuz, gure pertsonaiak irudikatzeko orduan haratago joateko.
NORI ZUZENDUA
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)
Gehienez 15 lagun.
DATA ETA ORDUA
Abuztuak 20 asteartea, 11:15etik, 14:15era
IZEN- EMATEA
Izena emate kuota: 5 €
Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.
Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen, zure spam karpeta
Myriam Cameros (Iruñea 1978)
Ilustratzailea, Haur eta Gazte Literaturan aditua.
Bere ibilbidean, La Cenicienta que no quería comer perdices eta Cuentos para antes de Despertar-ren moduko argitalpenak nabarmendu daitezke, izan ere, hainbat herrialdetako argitalpen-fenomeno bihurtu ziren eta betiko ipuinen kontranarratiba bilatzen duen jendearentzako erreferente bihurtu ziren.
Aurten, lerro lotsagabe honi jarraituz, argitaratu du “Bestiario Secreto de Niñas Malas” Gabriela Larralde idazlearekin batera, Espainian, Argentinan, Txilen eta Uruguain. Gaur egun, “Bestiario de las Noches Imposibles arestian aipatutakoaren” jarraipena egiten ari dira.
Larunbatero, ON gehigarrian aritzen da lanean “A ratos conmigo” atalean eta “Tierra trágame” jende helduari zuzendutako lehen eleberri grafikoa argitaratzear dago.
Tituluak: Arte Ederrak, Ilustrazio Gradu ondokoa, Haur eta Gazte Literaturako Masterra, ARTETERAPIA gradua eta gaur egun Astrologia, beti marraztu izan ditu izarrak eta zergatia jakin nahi du.