“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.
Tailerraren helburua estanpaziorako diseinu bat prestatzea da katilu baten gainean sublimatzeko. Gure merchandising propioa sortuko dugu, parte-hartzaile bakoitzak aukeratzen duen estiloarekin.
Horretarako, tailerra 3 fasetan banatuko dugu:
1- Ideiaren garapena. Komeni da aldez aurretik zirriborroren bat edo ideiaren bat ekartzea tailerra adostutako denboran garatu ahal izateko. Hala ere, hala badagokio, diseinuak sortzeko tresnak izango dira eskura.
2- Diseinua eskaneatzea eta prestatzea ukitze digitalaren bidez, azken formatura behar bezala egokitzeko
3- Paper gainean inprimatzea eta koloretako katiluaren gainean diseinua sublimatzea.
.
NORI ZUZENDUA
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)
Gehienez 15 lagun.
DATA ETA ORDUA
Martxoak 13 larunbata, 11:15etik, 14:15era
IZEN- EMATEA
Izena emate kuota: 5 €
Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.
Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen begiratu zure spam karpeta
BIO / PACO RAMOS ZUGASTI
Formado en el campo del diseño, la estampación y las artes visuales. Sus obras sugieren una mirada ácida y lúdica, interviniendo conceptos y arquetipos fruto de nuestra sociedad contemporánea. Con un estilo entre lo kitsch y el esperpento. Desarrolla su creatividad sobre diferentes formatos dependiendo la ocasión: Ilustración, cartelería, creación de merchandising, instalaciones o gestión cultural. Ha impartido varios talleres sobre estampación y técnicas para la creación de tus propios productos en Centro Huarte, Civivox, casas de cultura y espacios artísticos.
kartelak TAZAS A GOGO