Izenburua
Barruko ahots hori
Egilea
Aitziber Akerreta
Data
2021/05/22
Ordua
11:15etik, 14:15era
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021/05/20
Norentzat
Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute.


 

Tailer honetan gure sormena desblokeatzen saiatuko gara. Gure lanean gustatzen zaiguna identifikatuko dugu, ondo ematen zaigun hori, eta, batez ere, sortzearekin konektatuko dugu: plazeretik eta askatasunetik, frustrazioa alde batera utziz.

Zein da nire estiloa? Estiloa dut? Zerk inspiratzen nau? Zertan naiz ona? Zer gustatzen zait nire marrazkietan? Zer ez zait gustatzen? Zerk egiten nau berezi? Zergatik marrazten dut?

Gure lanaren hainbat alderdi galdetuko ditugu, modu positiboan sortu ahal izateko. Horretarako, hainbat ariketa egingo ditugu eta hainbat teknika erabiliko ditugu. Finean, ilustratzaile orok bilatzen duen barne-ahots horretara hurbiltzen saiatuko gara.

.

NORI ZUZENDUA

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute)

Gehienez 15 lagun.

 

DATA ETA ORDUA

Maiatzak 22 larunbata, 11:15etik, 14:15era

 

IZEN- EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen begiratu zure spam karpeta

 

BIO / AITZIBER AKERRETA

Behin marrazten hasi zen eta gaur egun ere marrazten jarraitzen du. Bidean, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, hainbat argitaletxerekin argitaratu du, bere marrazkiak ehun-euskarritara egokitzeaz gain, bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartu du, sariak eta aipamenak jaso ditu eta arte-hezkuntzan aritu da.

AITZIBER AKERRETA ILU-LAB