OHARRA: Azken uneko arrazoi pertsonalengatik Rían Lozanok “Imágenes vagabundas. Traducciones y desvíos desde América Latina” ponetzia eskaintzeko aukera izango duen arren, ez du laborategietan egoteko aukerarik, hauek, Victoria Pérez Royok gidatuko ditu.
Uharte Zentroan pasaden urtean hasi ginen ikerketa jardunaldi hauek antolatzen, ikerketa artistikoa eta arteetan oinarritutako ikerketak zalantzan jarri eta birkokatu nahian, hauen arteko berdintasunak, ezberdintasunak eta osagarritasuna ere ulertuz.
Lehenengoa, garatu beharreko proiektu bakoitzarentzat metodologia egokien ikerketa moduaren praxi artistikora zuzendua dagoen bitartean, arteetan oinarritutako ikerketak, metodologia eta estrategia horiek ikerketa esparrura estrapolatzen ditu.
Ezagutza esparru desberdinak batzeko sinergiak eta formula berriak sortzeko unea den honetan, artearenak diren metodologiak erabilgarriak izan daitezke izaera desberdineko ikerketak egiteko, era berean, arteak beste hainbat esparrutako eraginak erabili ditzake.
Bestalde, hamaika bizipen eta prozesu daude, akademiatik kanpo egonik, ikerketa artistikoaren baitan kokatzen direnak eta testuinguru kulturaletan gertatzen direnak (arte zentroak edo zirkuitu artistikoak orokorrean), besteak, beste, sozialak edo hezitzaileak; horiei ere, hausnarketarako gune bat eskaintzen zaie jardunaldi hauetan.
NORI ZUZENDUA DAGO
Artistei, ikertzaileei eta hezitzaileei zuzendua daude jardunaldiak, bai eta ikerketa artistikoek interpelatzen duten pertsonaorori, eta ez, nahitaez, akademiarekin lotua dagoena. Gehienez 20 lagun.
DATAK ETA ORDUAK
Abenduaren 27-an 16:00etatik 19:00etara eta abenduaren 28 eta 29-an, 10:00etatik, 19:00etara.
IZENA EMATEA
Inskripzio kuota aurki zehaztuko da (bi egunetako bazkaria barne) Iruñerriatik kanpo bizi diren partaideek 50 euroko balioa duen bidaia poltsa eskatzeko aukera dute, Parte hartzeko ezinbestekoa da formulario betetzea actividades@centrohuarte.es helbidera bidaltzea abenduaren 17-a baino lehen.
2017ko JARDUNALDIAK
Aurtengo irakasle gonbidatuak Victoria Pérez Royo eta Rían Lozano dira. Abenduaren 27an publiko orokorrari irekitako ponentzia bat eskainiko dute, abenduaren 28 eta 29an izen eman duten pertsonekin laborategi espezializatuak garatuko dira Victoria Pérez Royoren eskutik.
Itzulpenez eta per-bertsioez. Desadostasunean elkarlana
Laborategi honetan, desadostasunean oinarritutako elkarlan bat proposatzen dugu. Elkarrekin egoteko lan egiteko moduak landuko ditugu, interes pertsonalak alde batera utzi gabe, helburu komun bat finkatuko dugu, ez dugu kontzesiorik egiten akordiora iristeko, lan egiteko modu kooperatibo bat ahalbidetuko dugu norbera arduratzen duen hori ahalik eta gehien zabaldu dadin amankomunean jarritako materialeenganako kokapenaren arabera.
Itzulpena, ulertuko dugun eran eta praktikan jarriko dugun moduan, hizkuntza, hiztun komunitate batek elkarbanatzen duen hizkuntza sistema bezala hartzean gain, eszenatoki desberdinetan esku-hartzen duen organo hautemangarri gisa ulertuko dugu batez ere. Zentzu honetan hainbat alorretatik etorritako tresnez baliatuko gara: beste batzuen artean, Gloria Anzaldúa poeta eta ekintzaile mexikarrak “hizkuntza eskuan” metafora, erabili izan du “kontzientzia politiko hautemangarria” deskribatzeko, beste jakintza batzuetara sarbide kolektiboa ahalbidetzen duena, Michell Serresen quasi-objektu teoria, Leopoldo María Paneroren itzulpena per-bertsio gisa, Rolan Barthersen testua produktibitate gisa, iztupena traizio gisa, Margo Glanzetik eta Malincheren berrazterketa, beste bazuen artean.
Laborategiko lan egiteko mekanismoak, mekanismo ludiko gisa planteatzen dira elkarrizketa immanentea, zuzena, errazteko materialen artean eta adierazten diren lengoaien artean, bai eta, poetika desberdinen artean eta laborategiko partaideen egiteko moduen artean. Materialeetatik, materialeetarako pentsamolde bat erraztea da helburua, abstrakzioa ekidingo duen hausnartze erantsi bat.
Erabiliko ditugun materialak laborategiko partaideak egun lantzen ari diren proiektuetatik (banakakoak edo kolektiboak) aukeratuak izango dira. Proiektu hauek, ikusizkoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musikalak, editorialak, irratikoak edo komisariotza-ikerketen ingurukoak izango dira.
Victoria Pérez Royoren ponentzia:El cuerpo con el que bailo, trabajo y camino.
Arte eszenikoetako artistek eskuartean duten tresnarik boteretsuena haien gorputza bera da. Estudioan lantzen dute, eszenara eraman ohi dute. Baina gorputz hori bera, entrenatuz, formatuz eta norberaren abilitate eta berezkotasunekin, Andrew Hewitten hitzetan, dantzatzen duen, lan egiten duen eta oinez darabilen gorputz hori bera da. Bistakoa den hau oroitaraztea ez dago gaizki, arteetan ikerketa deitzen dugun horren tresnek artistikoa denaren mugak gainditzen dituztela pentsatzeko. Gorputzak, jarraikortasun bat eratzen du praktika politiko, sozial, koreografiko, artistiko eta estetikoetan. Estudioan gertatzen dena ez da inoiz bertan gelditzen, gainontzeko eremuetara joaten da.
Perez Royok, hitzaldi honetan bi alderdi tratatzea planteatzen digu: batetik, sortzea laguntzen duten dantza eta antzerkiaren munduko praktika desberdinen erabileraz, gorpuztasun apelagarri bat, gorputzaren lan espezifikoa medio, deitzaile, bere ekintza eta presentzia irudiarekin harremanean, imajinazioa eta harreman bisuala. Bestalde, bere eraginkortasuna ikertzea, ez inguru eszeniko batean, parametro estetikoekin, egingo, baizik eta protestaren markotik.
Rían Lozanoren ponentzia: Imágenes vagabundas. Traducciones y desvíos desde América Latina
Latino Amerikan (Mexikon batez ere) sortutako fanzineetan eta beste era bateko argitalpen independente feminista eta queer/cuir garaikideetan sortutako irudien azterketaren bidez, azterketa bisual deskolonialen aukerak aurkeztu nahi dira hitzaldi honetan.
Ikerketa bisualen alorretik eta teoria dekolonialen edo deskolonialen eta feministen harremanetan garatutako lanetik abiatuz, “bisualitate deskoloniala” nozioa aurkeztuko dugu, kultura garaikideko obrekin lan egiteko tresna analitiko gisa, obrek, agerian uzten digute modernitateak (enpresa kolonialekin harreman estuan) ekoiztu zuena, bere onerako izan zela, hainbat talderen ikusezintasuna eraginez eta estigmak sortuz, esaterako: indioak, disidente politiko eta sexualak, behartsuak, emakumeak, transexualak, gaixoak, etab.
Bi ezinbesteko kontzeptuk josiko dute argumentua. “Ikustearen kolonialitatea” ideia zentrala izango dugu Latinoamerikako bisualitateetarako. Bestalde, “Irudi arloteen” ideia proposatuko da, erantzun garaikide gisa, publikazio independenteetatik sortuak eta hauei lotutako ilustratzaileek sortuak. Arklotekeriak , Silvia Rivers Cusicanqui soziologo bolibiarraren gonbidapen bati erantzuten dio, honek, “kuriositatea” irakurketa deskolonial gisa aurkezten du. Begirada periferikoa, arlotekeriaren baitan jartzen du, “elementu anitzak konektatzeko gaitasuna duena, joan eta ibiltzearen ekintza hutsarekin”
VICTORIA PÉREZ ROYOren inguruan
Arte eszenikoen ikertzailea, Madrilen eta Berlinen bizi da.
Arteen Estetika eta Teoria irakaslea de Zaragozako Unibertsitateko Filosofia fakultatean, Madrilgo Alcalá unibertsitateko Práctica Escénica y Cultura Visual masterraren ko-zuzendaria da eta irakasle gonbidatua koreografiako masterrean Palucca Schulen (Dresden) eta dantza graduan SODAn (Berlin).
InterArt-eko doktoretza ondorengo beka (2009) eta Caixako Doktoretza beka eta Berlingo Unibertsitateko Antzerki Zientzien Institutuko beka (2005-2007). Ikerketa egonaldia Frankfurteko Antzerki Zientzien Johann Wolfgang Goethe Institutuan (2000-2002).
Filosofian doktoretza, Arteen Estetika eta Teoria sailean, Salamancako unibertsitatean, “Danza y tecnología. Modelos de interacción” tesiarekin (2007).
ARTEAko ikertzailea da eta egun, ‘Informe de investigación en artes escénicas’ eta ‘Migraciones escénicas. Laboratorio permanente de investigación-creación’ proiektuak zuzentzen ditu.
“Tanz und Architektur / Tanz im Kontext“ (Danza y arquitectura, danza en contexto) sinposioaren kontzeptua eta antolaketa Berlingo Arte Garaikideko Hamburger Bahnhof, Museoan, 2007ko irailean María Buendíarekin elkarlanean.
Liburu-editorea da, ¡A bailar a la calle! Danza contemporánea, espacio público y arquitectura (2008), Práctica e investigación / Practice and research (2010) José Antonio Sánchez eta To be continued-ekin elkarlanean. 10 textos en cadena y unas páginas en blanco (2011) Cuqui Jerezekin batera.
RÍAN LOZANOren inguruan (Aurki euskaraz)
Investigadora del Instituto de Investigaciones Estéticas de la UNAM. Licenciada en Historia del Arte, Rían Lozano es doctora en Filosofía (área de Estética y Teoría de las Artes) por la Universitat de València (España).
Ha sido profesora e investigadora en diferentes Universidades. Actualmente imparte clases de posgrado en la UNAM y coordina el área artístico-pedagógica del proyecto “Mujeres en Espiral”, en el penal femenil Santa Marta Acatitla (Ciudad de México).
También trabaja como curadora independiente. En 2010 trabajó en el departamento de curaduría de Manifesta 8 (la Bienal Europea de arte contemporáneo).
Ha publicado diversos artículos en revistas internacionales especializadas y en catálogos de exposiciones. En 2010 publicó el libro Prácticas culturales a-normales. Un ensayo (alter)mundializador (ediciones del PUEG/UNAM). En 2012 editó, junto con Marisa Belausteguigoitia, Pedagogías en Espiral. Experiencias y Prácticas. En 2015 editó el número 8 de la Revista digital de literatura comparada Extravío: “Visualidades Descoloniales”, publicada por la Universitat de València.