Urtero antolatzen dira abenduan Uharte Zentroan, arteetan oinarritutako ikerketen inguruko jardunaldiak. Arteek elkarrekiko dituzten antzekotasunak, diferentziak eta konplexutasunak ulertuta, jardunaldiek, ikerketa artistikoa, zein arteetan oinarritutako ikerketa birplanteatu, birkokatu eta zalantzan jarri nahi dituzte.
Aurten, jardunaldiak online izango dira, hiru orduko bost saioz osatuak egongo dira eta praxi artistikoa ikerketa bide izan dadin indartuko du. Materialtasunetik, lengoaia artistikoak arakatuz esperimentatuko da.
NORI ZUZENDUAK DAUDE
El Nilo de Elchek gidatuko dituen jardunaldiak artistei, ikertzaileei, hezitzaileei edo ikerketa prozesuak interpelatzen dituen orori zuzenduak daude, akademiarekin harremanetan egon edo ez.
Gehienez 20 lagun
10 leku, Nafarroan bizi diren edo aurreko edizioetako ikerketa jardunaldietan parte hartu duten pertsonentzat gordeko dira.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
Abenduaren 29an, asteartea, 10:00etatik 13:00etara.
Urtarrilaren 5ean, asteartea, 10:00etatik 13:00etara.
Urtarrilaren 12an, asteartea, 10:00etatik 13:00etara.
Urtarrilaren 18a, astelehena, 15:00etatik 18:00etara.
Urtarrilaren 25a, astelehena, 15:00etatik 18:00etara.
IZEN EMATEA
Izen emate kuota 20 eurokoa da. Jasotako izen emateen artean hautaketa eginen da formularioko erantzunetan oinarrituz.
Zoom lotura, hautatutako pertsonen artean banatuko da abenduaren 28a baino lehen.
2020ko JARDUNALDIAK | Desintegración para integrarse
Gaur egun artearen esparruan garatzen diren askotariko diskurtsoek gero eta hibridoagoak eta konplexuagoak diren egiteko moduak behar dituzte, garaikidetasuna, ospea eta esperimentazioa bateratzen dituen alternatiba erreal gisa eratu ahal izateko.
Musika edo soinua, ikus-entzunezkoa bere alderdi guztietan, pintura edo mugimendu- arteak deiturikoak, eremu semantikoak izango dira, bai estetikan, bai politikan kontaketa edo diskurtso erradikalak eraikitzeko. Esparru interesgarri eta anitzekin topatuko gara: rave musikak eta festa, flamenko-kantuaren artxibo fonografikoa, espainiar nanak eta haurtzaroa, José Val del Omarren edo Francis Baconen obren soinua, gorputz problematikoak eta isiltasunari edo aberekoiari buruzko testu mistikoak.
Online topaketen konfigurazioaren berezitasunak direla eta, lehentasuna izanen dute ikus-entzunezko grabazio eta erreprodukzio formatuek, baita idazketak edo argazkiak ere. Egunero, Niño de Elchek egindako obra batek markatuko du abiapuntua. Lan guztiak amaitu gabe daudela eta, aldatu, itzuli, deskonposatu, erantzun, eraso, omenaldi edo gutxiegi egin behar direla dioen ideia funtsezkoa izango da, hortik abiatuta, harreman-logika batzuk sortzeko, autoretzaren ideia osoa desintegratuko dutenak eta herri-egintza eta ikonoklasta gisa jabetzea sustatuko dutenak.