Moldeak sortzeko harremanetan dauden teknikak garatzeko, ezinbestekoa da eskuekin lan egiteko trebetasuna, trebetasun espazialak eta kognitiboak izatea.
Interesa duen orori eta Nafarroako edozein etapetako irakasleei zuzendutako ikastaro honetan, errealitatea behatzea, zatitzea, irudikatzea, erreproduzitzea, eraldatzea… nahi da. Moldeak sortzeko tekniken bidez, berez ikasteko estrategiak direnak ikasiko dira.
Irakasleek teknika hauek erabilita, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aberastu ditzakete, izan ere baliabide hauek hainbat ikaskuntza eremurekin lotu daitezke, arte plastikoekin ez, ezik, gizarte eta natur zientziekin ere bai.
Metodologia:
Saioek izaera praktikoa izango dute.
Lantegi honetan, moldeak husteko teknika desberdinak jarriko dira praktikan.
Gehienbat, eskuragai dauden materialak eta balio baxukoak erabiliko dira, besteak, beste, kartoia, igeltsua, plastilina edo buztina sorkuntza prozesuak modu errazean ikasgelara eraman ahal izateko. Sukaldaritzan erabili daitezken silikonazko pieza txiki batzuk ere eginen dira
Ez da behar aurrezagutzarik izatea. Proposatzen diren ariketak hezkuntza maila desberdinetara egokitu daitezke ikasgelan erabiltzeko.
Lekua: Uharteko Arte Garaikide Zentroa
Datak: Martxoak 14, 15, 19, 22, 26 eta 27
Orduak: 17:00etatik, 19:30era
Ordainketa: 15 euro ordaindu beharko dira
Iraupena: 15 orduko ziurtagiria eginen da
Hizkuntza: Gaztelera
Plaza kopurua: 15, gutxieneko partaide kopurua, 8
Izen emateko bete alboko formularioa.
Javier Murilloren inguruan
Duela 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, fauna basatiaren deskribapen lana egin ohi du naturalista baten ikuspuntutik garatutako animalien erreprodukzioekin. Bere obra, hezkuntza eta dibulgazioari begira garatua da, batik bat, modelatze teknikan oinarritzen delarik. Moldeak egiteko eta hustuketa tekniken eta materialen inguruko esperientzia zabala du, bai material klasikoak erabiliz, igeltsua, buztina, kartoia, edo material mota berriagoak erabiliz silikonak, poliesterra, erretxina, argizariak, etab