Idensitat eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak produkzio artistikorako egoitza, “Cuando tu materia deviene desborde” Francisco Navarrete Sitja artista txiletarraren proiektuari egotzi diote.
Erabakia, Nerea de Diego eta Betisa San Millán, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko eta Ramón Parramón, Irati Irulegui eta Roser Colomar, Idensitateko kideek osatutako batzordeak hartu zuen.
“Cuando tu materia deviene desborde” Arga ibaiaren inguruko hizketa gogoetatsu eta kritiko bat sortzea planteatzen duen proiektu artistikoa da, uraren indarra, eta honen inguruko gainezkatze kontzeptua, imajinario sozialak eta bizitza esperientziak; Uharte, Burlata eta Atarrabia (Nafarroa) herrietako imajinario propioak, ibaia gainezkatzearen metaforatik abiatuz, eta beste gainezkatze artistiko eta politiko-sozialekin harremanduz.
Deialdiak 40 proiektu jaso ditu Argentina, Mexiko, Venezuela, Txile, Kanada, Kolonbia, Salvador, Peru eta Brasileko hainbat hirietatik eta Europa edo Estatuko beste hainbat hiriburuetatik, hala nola, Erroma, Terrassa, Bartzelona, Zaragoza, Valencia, Sevilla, Pamplona-Iruña, Hanburgo, Mallorca, Huesca, Amsterdam, Caceres, Murtzia, Oviedo y A Coruña.