Hizkuntzen artean Pirinioetako iparraldean eta hegoaldean sormen-prozesuak trukatzen laguntzen duen egoitza artistikoen deialdia ebatzi da eta bi proposamen hautatu dira elkarlanean aritzeko.
Roxane Vermis eta Lucien Laffittek osatutako taldeak mugaren alde batean eta bestean dauden koloreen kartografia bisuala egitea proposatzen du, egoitzetatik gertu dauden jakintza eta material naturalak esperimentatuz eta hegoaldeko artistekin lankidetzan.
Egoilarrek Le Second Jeudin igaroko dituzte lau aste apirilean, eta ondoren beste lau aste Uharte Zentroan maiatzean.
Proiektua Le Second Jeudi eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako da eta Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzarako mikroproiektuen deialdiak babesten du.