Izenburua
Hiru bider - Nazioartego egoitza
Egilea
Olatz Ovejero
Data
2022

“Hiru bider” landa-eremuko hiru euskal emakumeren errealitatea irudikatzen duen Olatz Ovejeroren proiektu dokumental bat da. Gauza pertsonala da, zehatza, baina orokortasunetik sortua. Pelikulan, distantziatik elkartuta dauden hiru emakume ikusten dira. Beraien gorputzak baserrien arkitekturari lotuta eginak dira eta filmak hiru erretratu isil eta magiko ikusarazten ditu. Hala ere, sukaldeetan eta zuhaitzen artean, hostoen atzean, eguzkia sartzen den tokian, errezeta batzuk, herbarioak eta mitologia aurkitzen ditugu.

Erretratu horiek hari bitxi batek biltzen ditu, hari horri batzuek magia eta beste jakinduria esaten diiote. Dagoeneko bizitza osoa bizi izan duten emakumeak dira, eta, horregatik, ahazten ari garen jakintza gordetzen jarraitzen duten azkenetakoak ere badira. Xole Nafarroakoa da, Cristina Euskadikoa eta azken bat Iparraldekoa. Haiek osatzen dute kultura bat, historia politiko eta natural bat. Eguzkia atera da eta sukaldean argi bat dago, pote batzuen soinua eta basoan belar onaren usaina, eta norbaitek Mari entzun du.

Egoitza

Olatz Ovejero Uharte Zentroaren eta L ‘Aquila Realeren arteko nazioarteko lankidetzari esker Licenzan bost asteko ikerketa artistikorako egoitza bat (iraila-urria) egiteko hautatua izan zen.

L ‘Aquila Realek antolatutako interes handiko beste jarduera batzuk ere egin ziren. Beste artista batzuekin topaketa, udalerriko aztarnategi erromatarrera bisita eta loturen sorrera, kuradoreekin topaketak eta proiektuaren jarraipen saioak.

Olatzek Museo dell ‘Aquila Reale MusAQ-en (Civitella di Licenza), Università Agraria di Civitella di Licenzan eta Palazzo Baronale Orsini di Licenzan lan egin zuen.

 

Ikerketa eta sortze-prozesua

Egonaldian, artista eta zuzendariak “Hiru bider” proiektu zinematografikoa garatu zuen. Bost asteetan zehar, Olatzek sakon ikertu zuen lanaren gaia, ez bakarrik haren ikerketa-ildoak, baita proiektura hurbiltzen diren erreferentzia artistikoak ere. Azkenean, ikerketa pelikularen eskaleta bat bihurtu zen, baita filmerako interesgarriak ziren beste material batzuk ere.

Artistak liburutegiko artxiboan Licenza inguruko landa eremuko emakumak erakusten zituzten argazkiak ere bilatu ahal izan zituen, kointzidentzia unibertsalak, xehetasunak eta begiradak aurkitzeko asmoz. Horiek guztiak filmean agertuko den artxiboan begiratu eta aukeratzeko orduan aplikatuko ditu.

Olatz Ovejero Alfonso.

“Hiru bider” Olatz Ovejerok 2022ko irailaren 5etik urriaren 10era Licenzan (Erroma) Uharte Zentroa eta L ‘Aquila Reale Zentroaren Nazioarteko Egoitza deialdiaren laguntzaz egindako film luze dokumentalaren  proiektua da.

Info gehiago: https://laquilarealelicenza.org/hiru-bider