Izenburua
Erraiak | Harrotuak eta kidetuak
Irakaslea
Ana Duarte
Egilea
Pulpa Celeste kolektiboa
Data
2019/09/03
Ordua
18:00
Irailaren 3an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, zatoz taldean hartzitzera! Ana Duartek Kimchi iberiko beganoa eta Tepachearen errezetak eskainiko dizkigu denen artean prestatu eta askaltzeko Piparrika Hiri baratzean (Jarauta 5, Iruñea).
Mapeo hau hartzigarriekin hasiko dugu mikroorganismoek garatzeko mantentzen dituzten harremanak interesatzen zaizkigulako. Horiek aurrera egiteko ez dira indar edota neurri norgehiagokan aritzen, baizik eta elkarrekiko ardura eta elikaduraren bidez lortzen dute.
Hartzigarriengana hurbilduko gara eta elkarlanaren inguruan hausnartuko dugu, baita gure artean mantentzen ditugun harremanen inguruan ere, gure bizibide prekarioak babes-sare baten beharra baitu irauteko.
Info gehiago:
instagram @erraiak__